Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Felix Zubiari elkarrizketa

2013-10-03

OEEko kide den Felix Zubiari elkarrizketa egin diote Gara egunkariko asteburuko gehigarrian.

Zainketa Intentsiboen Unitatean egiten du lan Felixek, baina medikua izateaz gain bertsolaria ere bada. Aurten, lehenengoz, Txapelketa Nagusian hartuko du parte, eta horren aitzakian luze eta zabal aritu da eskainitako elkarrizketan:

"Hogeita lau orduko guardia bukatu berritan gure zain genuen Donostia Ospitaleko sarrera nagusian. Irribarrez hartu gaitu, halakoxea baita zarauztarra, gehienetan irria bistan eramaten duten horietakoa. Mantala txuria jantzita duela, bere lanbideaz aritu gara lehen botean. Gaua lasai samar joan da, bezperako arratsaldea okerragoa izan omen zen... Medikuaren lanbidearen emozio kargaz aritu gara. «Gure lanbideak badu emozio kostu bat, eta horri buruz apenas hitz egiten den. Fakultateetan ere gutxiegi hitz egiten da horri buruz», iritzi dio Felix Zubiak.

Berak okerren dauden gaixoekin lan egitea aukeratu du, Zainketa Intentsiboen Unitatean. «Alde batetik lan zientifikoa da, gauzak oso ondo neurtuak dauzkagu. Eta bestetik pertsonekin harreman estua duzu, eta egitako harremanak dira. Pertsona benetan den bezala hor ezagutzen duzu, bai gaixoa bera, bai eta senideak ere. Egoera horretan ez dago itxurakeriarik. Gainera, gaixoek bisitak mugatuak dituzte eta gurekin denbora asko ematen dute. Oso harreman politak sortzen dira. Horren buelta da bizitzaren alde gogorrena, heriotza, egunero gertutik ikusten duzula»."

Irakurri osorik gaur8.info-n

.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan