Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren 2. Euskara Plana: Lehen Mailako Arreta osoan mediku euskaldunak

2013-10-30

Osakidetzaren 2. Euskara Planaren zirriborroak 2014-2019 epealdirako helburuak ezarri ditu. Horiei buruz, Berrian argitaratutako albistean zehaztapen asko irakurri daitezke. Hauek dira helburu nagusiak:

a) Lehen Mailako Arreta osoan, hau da, osasun-zentro guztietan eskaini beharko dira mediku euskaldunak. Horrekin, herritar guztiek mediku edo pediatra euskalduna  aukeratu ahal izango lukete.

b) Baldintza egokiak dituzten unitateetan euskara lan-hizkuntza bihurtzea

c) Ospitaleek euskaraz eskaintzen dituzten espezialitate medikoen eskaintza zabaldu beharko dute

d) Pazienteen dokumentuak ezinbestean bi hizkuntzetan edo pazienteek euskaraz eskatuz gero, euskara hutsean eskaini beharko dira. Historia klinikoari dagokionez azterketa sakona egingo da bietan egon dadin

e) Lehenengo arreta euskaraz eskaini beharko dute Osakidetzako langileek beti (agurra, lehen esaldia, lehenengo galdera...) eta erabiltzailearen esku geratuko da zein hizkuntzatan jarraitu nahi duen

f) Euskaraz bai sano kanpaina hedatu eta egonkortzea

g) Barne harremanetako komunikazio gehiagotara helduko beharko da euskara: segurtasunarekin lotutako errotulaziora, makinetako testuetara, etab.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan