Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Biozientzietako ikerketa politikari buruzko gogoetak

2013-11-04

Joan den urrian ikerkuntzari buruzko mahai-ingurua egin zen OEE eta Medikuen elkargoaren eskutik. Bertan egindako gogoetak dituzue hemen:

Ez dira une gozoak ikerkuntza biomedikoaren arloan azken urteotako krisi ekonomikoa gogor astindu dituelako ikertzaileen asmoak. Kontuan eduki behar litzateke ikerkuntza biomedikoa zein garrantzitsua den gizartearen bizi kalitatea hobetzeko eta ikerketaren inbertsioaren emaitzak epe luzera bueltatzen direla gizartera.

Murrizketaren politika oso arriskutsua da ikerketaren alorrean (erdira jaitsi dira ikerketarako diru laguntzak), ezinezkoa baita diru iturriak itxi ondoren bueltako egoerara heltzea, oso kostu handia duelako adibidez ikerketa talde bat eratzea baina aldiz oso merkea da talde hori desegitea eta ia ezinezkoa da hainbeste kostatu duen ekipoak berreskuratzea. EAEko ikerkuntza biomedikoak ekonomiaz gain, beste gabezi bat du osasun eta unibertsitateko ikerketa lerroak ez dute elkarkidetzarako egoera egokirik, askotan lehia eta gatazkatsua izan delako, estatu espainiarrean gertatu den moduan. Diru gutxiago den heinean sinergiak bilatu beharko ziren EHU eta Osakidetzaren artean. Horrela ere ikerkuntzaren translazionala, hots ikerketa basiko emaitzak atal klinikora pasatzeko joera indartu beharko litzateke.

Azken urteotako joerak datu kezkagarriak eman ditu: osasun arloko tesi kopuruak urtero (47) ez da ia aldatu azken 4 urtetan, 2008/09tik oraino. Artikuluen bataz bestekozita kopuruak ere ez du igo 2009 urtetik hona, nahiz eta Espainiak kopuru hau gorako joera mantentzen duen. Ikerketarako diruen jatorria azken 5 urteetan EAEtik dator %65 portzentajean, beraz ezintasun egoera bat dago kanpoko diru iturriak lortzeko, Europar Batasunetik bereziki.

Ospitale eta unibertsitate arteko lotura bat lortzeko sortu zen Biocruces asmoa, baina badago zer egiteko oraindik: BAME-MIR egoiliarrak tesiak egiteko arlo kliniko doktorego programa bat burutzeko asmoa dago. Bioestadistika eta epidemiologoen hurbilketa saio bat egin da orain dela egun batzuk, bien arteko beharrezko den elkarlana sustatzeko.

Beste kontu bat da ikerlarien giza politika, ez baita argia oraindik. Ikerbasque proiektutik kanpotar ikerlari asko etorri dira. Ez dirudi baliabide pertsonalaren aprobetxamendu arrazional bat egiten denik. Ezinezkoa ere da prekarietatean oinarritutako ikerketa sendorik egitea.

Lehen Arretako kontsultatik egiten den ikerketan prozedura diagnostikoa eta tratamenduaren emaitzak dira garrantzitsuena. Erregistro klinikoetatik prebalentzia eta kohorte ikerketak dira maizago egiten direnak. Anbulatorioetan bizi kalitateari gero eta arreta gehiago ematen da argi dagoelako bizimoduko parametro batzuk lortuz gero ( ariketa fisikoa, ez erretzea, dieta) kontsultako emaitzak hobeagoak lortzen direla. Faktore psikosozialak eragin zuzena dutelako osasunean, ikerketa talde zabal eta anitzak beharrezkoak dira emaitza hobeak lortzeko. Horretan ari dira Osasun sailetik bultzatzen diren programa batzuk, adibidez Efikronik eta Eficor proiektuak.

EAEn ikerketa zentroetako ikerketaren kudeaketa industria sailetik kudeatuagoa izan da Hezkuntza edo Osasun sailetik baino. Inbertsio handia egin dira zentro teknologikoetan baina aldiz bere emaitzen berri (patenteak) ez dira argiak. Askotan bikoizketak sortu izan dira eta oraingo diru murrizketan agerian jarri ditu gure gabeziak.
Ospitaletan ikerketarako joera bat sutatu behar da, medikuen formazio gabeziak konponduz. Talde anitzak egin behar dira, horrelako da gaur eguneko joera talde arrakastatsuetan, nahiz eta horretarako partaide askoetako jarduera ezberdinak sakabanaketa joerara eramaten gaituen.

Angel Bidaurrazaga

OHARRA: gogoeta hauen Ikerketa politika biomedikuntzako mahai inguruan esandakoak dira, bertan hizlari bezala hauek izan ziren Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerkuntzako Errektoreordea, Joserra Bilbao (Biocruces) eta Koldo Callado (UPV/EHU) eta Jose Mari Aiartzaguena (Osakidetzako Bilboko Eskualdeko medikua).

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan