Berriak
Osakidetzako Euskara Planari buruzko iritziak prentsan
2013-11-11
Aurrekoan OEEk Osakidetzako Euskara Plan berriari buruz duen iritzia plazaratu genizuen. Ez da, ordea, prentsan argitaratu den iritzi bakarra:
Aitor Montes medikuak Garan argitaratutako artikulua:
Euskara Plana aurrera
Aurretiaz egiten dira geroko lanak. Orain gutxi osasun politiken lerro nagusien berri izan dugu, datozen urteotan Osakidetzaren ahaleginak bideratuko dituzten lerro estrategikoak. Horien artean, euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematea omen du helburu, erabiltzaileek arreta euskaraz jasotzeko duten eskubidean aurrera eginez. Gauzak horrela, aurrera omen doa Osakidetzaren II. Euskara Plana. Bazen garaia! Euskal kazetaritzan aurrelari «Berria»-k planaren zirriborroa argitara eman du aurrena.
Euskara Planak izango ditu, eta baditu, bere ostarteak, bere alde onak eta txarrak, bere argiuneak eta beltzuneak, aurpegiz aurpegi luze eztabaidatzeko modukoak, baina aurreko Euskara Planari eta haren ebaluazio-txostenari aurre ederra daramakie.
Arazoaren aurpegiak asko izanik, euskararen aurkariek aurre egin diote arrapaladan, euren aurreiritziak aurrez aurre agerian utziz. Azken batean euskara inposizioa da eurentzat; aurpegiz ezagutzen ditugu horiek aspaldi.
Gehiago irakurtzeko hemen
Iñaki Petxarromanek Berrian argitaratutakoartikulua:
Susperraldi luzeko gaixoa
Osakidetzan euskara gaixo dagoela frogatzeko osasun publikoaren edozein zerbitzutara jotzea besterik ez dago. Oinarrizko laguntzatik ebakuntza gelaraino, erdarak hartua du Osakidetzaren erraia. Eta diagnostiko horretan bat etorriz gero, posible izan daiteke gaixoa suspertze bidean jartzea. Baina, bi gauza behar dira ezinbestez horretarako: borondatea eta hizkuntzak osasun arretan duen garrantzia aintzat hartzea.
Orain arte Osakidetzak ez ditu eduki ez bat ez bestea. Eta ikusteko dago ea aurrerantzean izango duen, edo, orain arte bezala, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren urteroko txostenaren beltzune nagusietako bat izaten jarraituko duen. Denborak esango du.
Gehiago irakurtzeko hemen
Urkulluren adierazpenak prentsara ekarrita:
Diario Vasco: Urkullu avala crear un registro de sanitarios y pacientes euskaldunes
«¿Qué hay de malo, de excluyente, en preguntar a los ciudadanos en qué idioma quieren ser atendidos?». El lehendakari, Iñigo Urkullu, lanzó ayer esta pregunta al ser preguntado por el proyecto de Osakidetza de crear un registro de profesionales sanitarios y de pacientes que hablan euskera.
Esta iniciativa figura en el borrador del II Plan de Normalización del Uso del Euskera en Osakidetza para el sexenio 2013-2019. El documento contempla, entre otras medidas, la puesta en marcha de una base de datos con los profesionales capaces de atender pacientes en lengua vasca y, de forma paralela, conocer los gustos idiomáticos de los usuarios de la Sanidad pública. La finalidad es intentar, en la medida que sea posible, facilitar la asistencia en la lengua elegida por los enfermos.
Gehiago irakurtzeko hemen
El Mundo: Urkullu se pregunta que hay de excluyente en un registro sanitario de euskaldunes
No hay intenciones ocultas. Tampoco alimento para históricas aspiraciones nacionalistas. Y quien las vea quizá esté haciendo una «utilización perversa» de lo que tan sólo es una herramienta de la Administración pública para garantizar el cumplimiento de un derecho lingüístico de los ciudadanos, nada más. El análisis lo hizo ayer el lehendakari, Iñigo Urkullu, tras ser cuestionado por la pretensión del Servicio vasco de Salud de registrar las preferencias lingüísticas de los ciudadanos y de los trabajadores de Osakidetza para adecuar la oferta y demanda idiomática de la sanidad vasca.
La medida, recogida en el borrador del II Plan de Normalización del Uso del Euskera 2013-19, fue avalada por Urkullu, quien se preguntó «qué hay de excluyente» en preguntar a los usuarios de la sanidad en qué lengua «cooficial» desean ser atendidos de modo preferente.
Utzi zure iruzkina