Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bertso Saio Klinikoan giro bikaina

2013-11-26

Pasa den ostegunean Bilboko Zazpi Kaleetako Kalderapeko tabernan Bertso Saio Klinikoaren edizio berri bat ospatu zen. Lagun artean eta giro umoretsuan, 35 bat bertsozale elkartu ziren guztira.

Azken orduko ezustekoak inoiz ez direnez falta izaten, bertsolari klinikoen ordez gai hauetan “birjinak” ziren Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria izan ziren bertso bidez diagnosiak proposatu zituztenak. Esan beharra dago lana primeran bete zutela, eta etorkizunerako gogoangarriak izango diren zenbait bertso ere bota zituzten, esaterako, Sevillako futbol talde baten eta gaztelaniazko “eguna” berbaren artean hitz-jokoa planteatzen zuena.

Parte hartzaileak ere fin aritu ziren, eta zenbait bertsorekin bat baino gehiago despistatuta ibili zen arren, egon zen bertso guztiak harrapatu zituenik ere. Hori horrela, Itxaso Unanue, Miren Martinez eta Itziar Fernandezek osatutako taldea izan zen garaile, eta bigarren postua Ane Monasterio, Maria Ortiz eta Ainara Salazarrentzat izan zen.

Zorionak txapeldunei eta batez ere Bizkaian osasungintza eta euskara eskutik batuta doazela erakusten duzuen orori. Plazer bat izan da. Hurrengo urtera arte!

Bideoak ikusteko hemen

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan