Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Jardunaldia: jarduera fisikoaren preskripzioa, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak

2013-11-26

Datorren abenduaren 19an, “Osasun eremuan erronka berriak: jarduera fisikoaren preskripzioa, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak" izenburupean jardunaldia izango da Durangoko Landako Elkartegian.

Kirolenek (Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa), OEEk eta Kirol Plangintzarako Aholkularitza Zientifiko-Teknikoak antolatu duten hitzaldi sorta honetan, jarduera fisikoa eta elikadura oinarri harturik, hainbat hizlarik gaiaren inguruan beraien ekarpenak egingo dituzte.

Egitarau zehatza erantsitako dokumentuan duzue.

Utzi zure iruzkina

2013-12-13 09:59

Parkatu, uste nuen Joserra Arriandiagak jasoko zuela mezua. Baina, berak galdera bera egiten duela konturatu naiz orain.

2013-12-13 09:57

Kaixo Joserra, Uste dut Joserrak hartuko duela mezua! Edozelan ere, datorren asteko ihardunaldira (Durangon 18an)joateko asmoa dugu gutariko batzuk, EHUkoak. Baina ez dakigu nola izena eman. Mesedez esaiguzue nola egin. Gorantziak. Susana Gil Orozko

2013-11-29 10:39

OEEren kidea naiz,Jardunaldira apuntatzeko zer egin behar da?

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan