Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Atzerapausu handia Osakidetzaren Plan berrian

2013-12-05

El Mundo egunkariak argitaratutakoaren arabera, herenegun onartutako Osakidetzaren 2. Euskara Planean, zirriborroan jaso ziren bi puntu garrantzitsu bertan behera geratu dira:

a) Pazienteen eta langileen hizkuntza lehenetsia jasota edukitzea. Puntu hau garrantzitsua da bezeroen hizkuntza-aukera zein den ikusteko eta zerbitzua haiek nahi duten hizkuntzan eman ahal izateko. El Mundok berak kanpaina handia hasi zuen horren kontra eta azkenean bere helburua lortu duela esan genezake. Aldaketa hau egin ondoren, pazienteak "borondatez" adierazi ahal izango dutela zein den haien hizkuntza-aukera jarri da, baina ez dago argi hori non jasoko den, non ikusiko den eta benetan praktikoa izango den.

b) Kontratu-Programak eta euskara. Euskara pizgarri gisa izan gabe, aukera eskaini baina erabat zehaztugabe utzi da: Kontratu-programetan hizkuntz eskakizunak "kalitate" irizpide gisa zehaztu ahal izago dira.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan