Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren 2. Euskara Plana: identifikazioari buruz iritzia

2013-12-23

Erabili.com-en  Aitor Montesen artikulua argitaratu dute. Gaia: Osakidetzaren 2. Euskara Plana:

Amaren sabeletik jaiotzen dira haurrak, eta burutik asmoak, baina aita alferraren umeek jateko gutxi eta grina asko izaten dute. Grinak umeak sortzen dituela esan ohi da eta abenduaren 3an Osakidetzaren II. Euskara Plana aurkeztu zen, Euskararen Egunean jaioa, askorentzat lehenengoa jaioberria. Planak jaio aurretik grinak piztu ditu eta kritikak arrapaladan etorri zaizkio jaiolekutik etxerako bidean.

Euskararen bideak malkartsuak dira eta Planaren proposamenen artean gehien kritikatu den neurria erroldarena izan da. Pazienteen hizkuntza (ama hizkuntza edo aukerazkoa) gogoan izanik, aurrerantzean Lehen Mailako Arretako zerbitzu-erakunde guztiek erabiltzaileei galdetu beharko diete ea beraien datu pertsonalei lehentasunezko hizkuntza eranstea nahi duten ala ez. Informazio hau ikusgai egongo da langileon aplikazio informatikoetan, euskaraz hitz egin nahi duena erraz identifikatzeko. Euskaraz bai sano! kanpainaren helburua langile euskaldunak identifikatzea zen, erabiltzaileei euskaraz egitea errazte aldera. Orain, pazienteek euren lehentasunezko hizkuntza aukeratuko dute, guztioi erabilera eta eskaintza errazteko. (jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan