Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina Baztanen

2014-02-03

Baztango euskalgintzak Baztango udalarekin batera, Baztanen pediatra eta mediku euskaldunak eskatzeko kanpaina hasi berri du.

Jendearen inplikazioa bilatzeko, bideo bat egiteaz gain, etxez etxe banatuko diren esku orriak baliatuz mediku eta pediatra euskaldunak eskatu ahal izango dituzte baztandarrek. Horretarako nahikoa da amaieran dagoen fitxa bete eta osasun etxeko harreran uztea.

Pixkanaka, osasun etxeetan herritarren eskaerak pilatu nahi dituzte kanpainaren bultzatzaileek. Osasunbideak eskaera guztiak erantzun beharko ditu, eta horretan, bi aukera aurreikusten dituzte antolatzaileek. Eskatzaileari medikua aldatu eta euskarazko zerbitzu bermatzea edota, hainbat arrazoirengatik euskarazko zerbitzurik ezin dutela eman argudiatzea.
Eskaera egin eta gero euskarazko zerbitzua eskaintzen ez zaien kasuen jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiari helarazten zaizkion urraketa guztiak, Osasun Sailburuari, Hizkuntza Politikako Sailburuordeari eta Arartekoari jakinaraziko dizkiete, beharrezko diren neurriak hartzeko exijituz. Modu horretan hasitako bidea amaiera arte eramateko ahalegina egingo dute.

Gai horren inguruan bi medikuen iritzi artikulua ere baduzue hemen irakurgai.

http://vimeo.com/84853643

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan