Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Izen-ematea irekita

2014-02-10

 24. Osasun Biltzarrean izena emateko epea ireki dugu. Horrenbestez, gaur hasi eta Biltzarreko egunera arte izena eman ahal izango duzue OEEren webgunean. Gogoratu Biltzarra apirilaren 4 eta 5ean izango dela Donostiako Miramar Jauregian, Osasun Hezkuntza izenburupean.

Izena ematerakoan Biltzarrerako prestatu diren bi tailerretakoren batean (Motibazio elkarrizketa eta Diabetearen konplikazioak prebenitzeko formakuntza tailerra) parte hartu nahi duzuen zehaztu behar da. Plaza mugatuak daude, beraz, interesatuek azkar ibili beharko dute.

Izena ematearen prezioa honakoa da, ostiraleko bazkaria barne:

- Izen-emate arrunta: 95 €

- OEEko bazkideak: 90 €

- Ikasleak eta langabetuak: 25 € (egoera hau ziurtatzen duen agiria bidali beharko da posta elektronikoz)

Horrez gain, ostiralean afaria ere eskainiko da 35 euroren truke.

 

Ordainketa kontu honetan egin behar da, abonu-agirian izen-abizenak adierazita: Kutxabank: 2095 5092 02 1061308465

Informazio gehiago: oee@oeegunea.org / 944 042 720

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan