Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bertso-saio Klinikoa Hernanin

2014-02-17

Datorren martxoaren 7an Bertso-saio klinikoa egingo da Hernaniko Goiko Lastola sagardotegian.

Urtero bezala, osasun-arloarekin erlazioa duen edonork parte hartu ahal izango du, eta, horretarako, otsailaren 27a baino lehen eman beharko du izena HDO.ABIAN@osakidetza.net edo irene.gil@osakidetza.net helbideetara mezu bat bidalita.

Aurtengoan lau bertsolari arituko dira bertsotan: Borja Aginagalde, Felix Zubia, Karlos Ibarguren eta Nahikari Gabilondo. Hauek emandako arrastoei jarraituz, parte-hartzaileek ezkutuko diagnostiko edo hitza asmatu beharko dute.

Oinarriak erantsitako dokumentuan dituzue. Informazio gehiago nahi zianez gero, deitu 943 00 73 56 edo 943 00 70 92 telefonoetara (08:00-15:00 h).

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan