Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskarak guztion konplizitatea behar du

2014-02-26

Josune Gorospe EAJ-ren legebiltzarkideak Osakidetzako Euskara Planaren inguruan Deia eta Gara egunkarietan idatzitako iritzi-artikulua duzue honakoa:

Hamargarren Legegintzaldi hau hasi zenetik hona, sarritan izan dugu hizpide Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Eusko Legebiltzarrean. Hamaika aldiz hitz egin genuen gaiari buruz aurreko legegintzaldian ere. Bengoa sailburuak PSE-PPren artean sinatutako «acuerdo de bases»-en oinarrituta hainbat neurri hartu baitzituen, euretariko hainbat Osakidetzan Euskararen Erabilerari dagokionez atzera pausu nabarmenak.

Iaz, bi Legez Besteko Proposamen onartu genituen. Bietan ahalegin berezi bat egin zen Legebiltzarreko talde batzuetatik, hain zuen ere EAJren Euzko Abertzalek Legebiltzar Taldetik, EH Bildu eta Euskal Sozialisten taldetik. Eta bere emaitzak izan zituen, hainbat puntutan akordioa lortu baikenuen. Ahalegin egin, erdi bidean aurkitu eta aurrera egin genuen. Bereziki poztu gintuen horrek, euskara guztiona delako. Euskara dakitenena eta ez dakitenena dela; abertzaleena eta abertzale ez direnena dela. Guztiona. Ez dugu bat egiten «geureei”»mesede egin nahi diegula diotenekin. «Geureetariko» hainbatek ez dakite euskara; eta euskara dakiten guztiak ez dira abertzaleak. Agian UPyDko Gorka Maneiro jauna «geurea» abertzalea edo jelkidea da, euskara dakielako? Edo PPko Laura Garrido anderea? Ez, gauzak ez dira horrela. Eta batzuek kaleratu nahi duten hizkuntzan oinarritutako gizartearen zatiketa hori gainditu beharrekoa da. Euskara gure hizkuntza propioa da. Geurea eta ez beste inorena. Hortaz, Euskal Herriaren ikurra da, agian gure herriak duen ikurrik garrantzitsuena. Baina egun, euskarak ikur izatea ere gainditu

Irakurri osorik naiz.info eta Deian

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan