Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iñaki Peña: «Heriotzaren ostean ez zara berdina izango, baina aldaketa onerako da dolua egoki eginez gero»

2014-03-03

Iñaki Peña OEEkidea elkarrizketatu dute Gara egunkariko gaur8 gehigarrian. Orain gutxi estreinatu duen "Aulki Hutsak" dokumentalari buruz luze eta zabal aritu da.

Besteei mina arintzea da bere ardura. Ez da erraza aurrez aurre duen pertsonak herioa ate joka duenean. Are gehiago, gorputzari baino arimari lotutakoa denean mina. Komunikazioa du giltza. Eta horretarako, ez dago begietara begiratu eta adi entzutea bezalakorik. Azken uneko aitorpenak izaten dira sendagilearen eta gaixoaren artean harilkatzen den hari ikusezin horren lekuko.

Urteetako bizipenen lekuko da egin berri duen “Aulki hutsak” dokumentala. Bidean aurkitu dituen profesionalen eta senitartekoen testigantzak bildu ditu bertan, betiere esperantzari leihoa irekiz.

Arrasaten eta Gurutzetan aritu ondoren Zumarragako erietxean egiten duzu orain lan. Gaixoak sendatzetik haiei mina arintzera pasa zara. Oso desberdina al da lana?

Bai, izan ere, medikuntzaren tradizioari lotuz gero, heriotza porrota da. Zainketa aringarrietan jakintzat ematen duzu heriotza lehenago edo beranduago etorriko dela, sarritan laster, eta abiapuntu horrek zeharo aldatzen da dena. Azkenengo bi urteotan etxeko ospitalizazioa egiten dugu. Erizaina eta medikua, biok, joaten gara gaixoaren etxera eta horrek gauzak aldatu egiten ditu.

Nola arindu sufrimendua?

Sintomak kontrolpean izaten saiatzen zara, batetik. Baina, horrez gain, batez ere komunikazioa da giltza. Botikak bai, eman behar dizkiozu, baina gure lana gaixoak entzutea da. Izan ere, sufrimendua batzuetan animikoa da. Psikologo lana egiten dugu askotan, garai bateko apaizen moduan. Sekulako aitorpenak entzutea tokatu izan zait, eta oso polita da.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko gaur8.info

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan