Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hil eta bizi: hor dolua

2014-03-18

Kulturbasque EHUk antolatuta, heriotzari buruzko 3 eguneko zine-foruma egongo da Bilboko Bizkaia Aretoan. 

Martxoaren 27an, 18:00etan,  ‘Monsieur Lazhar’ (Philippe Falardeau, 2011) filmea ikusteko aukera egongo da.

Sinopsia: Quebeceko lehen hezkuntzako eskola batean bere buruaz beste egin du irakasle batek. Ikasleei dolua egiten lagunduko die beste maisu batek, Aljeriatik bere dolu propioa eramanez.

Jatorrizko bertsioan (frantsesez) emango da euskarazko azpidatziekin (94 min.).

http://www.musicboxfilms.com/monsieur-lazhar-movies-2.php

Apirilaren 3an, 18:00etan, Karmele Jaioren liburuan oinarritutako ‘Amaren Eskuak’ (Mireia Gabilondo, 2012) filmea emango da.

Ama eta alaba, iraganaldia eta orainaldia, alzheimer, despertsonalizazioa, aldez aurretiko dolua... guzti horiek ukitzen ditu istorio honek.

95 minutuko emanaldia eta ondoren zuzendariarekin solasaldia.

http://www.amareneskuakfilma.com/eu/

Azkenik, apirilaren 10ean, 18:00etan,  ‘Aulki Hutsak’ proiektatuko da (Iñaki Peña, 2013).

Sinopsia: Zer gertatzen da maite duzun hori hiltzen denean

Bizipen pertsonalak eta esperientzia profesionalak biltzen ditu musika eta irudiez lagunduta.

EHUk diruz lagundutako dokumentala da eta 52 minutu irauten du. Ondoren, zuzendariarekin solasaldia izango da.

http://arteman.org/lanak/aulki-hutsak-dokumentala-heriotzari-buruz/

Utzi zure iruzkina

2014-03-26 10:34

Informazio horretan ez da emonaldien ordua agertzen, eta lankide euskaldunen artean barria zabaldu dodanean horren gainean itaundu deuste. Noiz izango dira?

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan