Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraz Sano? Horrela ez behintzat

2014-03-24

Leire Garro, LAB-Osasungintzako arduraduna eta, Imanol Arruabarrena, euskara arduraduna Osakidetzako II. Euskara Planaren harira, Gara egunkarian idatzitako iritzi artikuluan.

EUSKARAZ SANO? HORRELA EZ BEHINTZAT

Arrazoiak beste nonbait daude, bide horretatik at, gure hizkuntzarekiko inolako errespeturik erakusten ez duten zenbait talde korporatiboren presioaren baitan, hain zuzen.

Batzuk ezkutuan, isilpean, mantentzea nahiago luketen trapu zikinak aireratzera goaz, zerbitzu publiko baten kudeaketaren gardentasuna bermatze aldera, baita euskararen mesedetan ere. Azken urte honetan, Osakidetzak euskararen aldeko pauso ausartak ematen dituela saltzen duen bitartean, osasungintzan euskaldunok, erabiltzaile zein langileok, egunero bestelako egoera mingarriak jasaten ditugu. Horregatik, LAB sindikatuan ezinbestekoa ikusten dugu Osakidetzan egunerokotasunean izaten diren gertaerak eta trapu zikinak jendarteratzea.

EAJ eta EH Bilduk Jaurlaritzari Osakidetzaren II. Euskara Planean zenbait gai jaso ditzala eskatu ziotenean albiste pozgarria izan genuen. Gai hauen artean, honakoa: «Lehentasunezko unitateetako kontratazio ebentuala dela-eta, oro har, euskararen ezagutza lehenestea, betiere herritarraren asistentzia bermatuta». Eta puntu hori, zorionez, jasoa izan zen Euskara Planean. Aurrerapauso itzela, nahiz eta euskararen normalizazioaren alde motz geratzen den neurria izan. Edonola ere, esan bezala, Euskara Planean jasoa geratu zen puntu hori, honako aipamena erantsiz: «kontratazio-irizpide horri buruzko xehetasunak Osakidetzako Mahai Sektorialaren Kontratazio Akordioan zehaztu eta arautuko dira».

Berriki kontratazio akordiorako proposamena helarazi digu Osakidetzak sindikatuoi. LABek dagoeneko kritikatu du aipaturiko proposamena, lehenik EPE (Enplegu Publikorako Eskaintza) prozesua amaitu gabe dagoen bitartean, berriro kontratazio arauak aldatu nahi dituelako; eta bigarrenik, ez dakarrelako inolako aurrerapausorik enplegu publikoa sortzeko, egonkortzeko eta duintzeko helburuetan. Adibide argia da euskarari buruz planteatzen duena. Zer eskaintzen da bertan? Euskaraz bizi nahi dugunon harridura, nahigabe eta sumindurarako arrazoiak besterik ez, berriz ere.

Irakurri osorik Naiz.info-n

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan