Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun-Zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak: izen-ematea luzatuta

2014-03-27

UEUren Osasun Sailaren eskutik Osasun-Zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak antolatu dira. Topaketa hauek Eibarko Markeskoa Jauregian ospatuko dira maiatzaren 30ean. Halaber, Topaketa osatuko duten ikerketa-lanak aurkezteko epea luzatu dute, eta lanok maiatzaren 9ra arte arte aurkeztu ahal izango dira.

Topaketa hauek 2010ean egin ziren lehen aldiz, eta helburu nagusiak ikerkuntza euskaraz egiten zela azalaraztea eta ikerlari euskaldunak elkar ezagutzea izan zen. Lehenengo topaketa haietan, maiztasun batekin topaketak errepikatzeko aukera proposatu zen, ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzeko eta ikerketa-lerroen jarraipena egiteko helburuekin. Horregatik, aurten (2014), osasun-zientzietako ikertzaileen bigarren topaketak egingo dituzte eta, helburuak bi izango dira: duela 4 urte parte hartu zuten taldeen ikerketa-lerroak zertan dabiltzan aztertzea eta osasun-zientzietako ikerketa-talde berriak erakartzea. Era berean, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea ere sortuko dute.

Topaketei hasiera emateko, hitzaldi gonbidatu bat egongo da. Ondoren, eta 3 ataletan banatuta (bi goizez eta bat arratsaldez), ikertzaileek proposatutako ikerketa-lanak aurkeztuko dira. Topaketei bukaera emateko, osasun-zientzietako ikertzaileak saretzeko bitarteko bat aurkeztuko da.

Behin-behineko egitaraua

9:00-9:15 Harrera

9:15-9:45 Hitzaldi gonbidatua

9:45-11:30 1 blokea (ahozko komunikazioak)

11:30-12:15 Poster sesioa + kafe-etena

12:15-14:00 2 blokea (ahozko komunikazioak)

14.00-15:30 Bazkaria (lunch)

15:30-17:30 3 blokea (ahozko komunikazioak)

17:30-18:00 Bukaerako solasaldia

18:00 Amaiera

 

Ikerketa-lanak aurkezteko prozedura erantsitako dokumentuan duzue.

Nora bidali eta argibide gehiago: osasuna@ueu.org helbidean.
Informazio gehiago: Ainhoa Latatu 943 82 14 26 - a.latatu@ueu.org

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan