Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

24. Biltzarra oso arrakastatsua

2014-04-09

Giro ezin hobea izan dugu asteburuan Miramarren. 24. Osasun Biltzarra, zalantzarik gabe, oso arrakastatsua izan da; 150 parte-hartzailetik gora bildu dira ostiral eta larunbatean, gehienak, osasun-arloko langile eta ikasleak. Urtero legez, Biltzarrean jorratu diren gaiez gain, osasun-profesionalek elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko aukera izan dute. Harrera ekitaldian, gainera, erakunde desberdinetako ordezkariak izan dira, tartean Jon Darpon Osasun Sailburua.

Gai guztiek osasun hezkuntzari buruzko ikuspegi ezberdinak ezagutzeko aukera eskaini dute, eta bai mahai-inguruetan eta baita komunikazio eta tailerretan ere, jendearen erantzuna oso ona izan da. Aipatzekoa izan da, batez ere, mahai inguruek izan duten harrera ona, mahai-inguru bakoitzean 100 pertsonatik gora bildu baitira. Halaber, heriotzaren mahai-inguruak ikusmin berezia piztu du, eta Iñaki Peñaren “Aulki Hutsak” dokumentalak bereziki ukitu ditu parte-hartzaileak.

Ostiral arratsaldean ahozko komunikazioen eta tailerren txanda izan zen, eta parte hartzaileek beraien esperientziak partekatzeko aukera izan zuten. Azken urteotan tailerrek arrakasta handia izan dute, jendeak hainbat ezagutza praktikan jartzeko aukera izaten baitu.

Horrela, beraz, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Biltzarraren oso balorazio positiboa egin du, eta datorren urtera begira asmo berriak garatzen joateko konbikzio sendoa dauka.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan