Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Eragile aktibo" bihurtu nahi ditugu herritarrak, osasun arloan gure hizkuntzan ganoraz artatu gaitzaten

2014-04-10

Erabili.com atarian, Pili Robles, Josu Larrea, Garbiñe Zurutuza eta Mireia Arginzonizek EH Bilduko euskara lan taldearen izenean, Osakidetzako bezero euskaldunak euren hizkuntzan artatzeko zelan jokatu beharko litzatekeen adierazi nahi izan dute:

Osakidetzak dituen 30 urteetan, euskara plan bakarra onartu eta garatu da. Bere emaitzen balorazioa iazko udaberrian egin zen eta guretzat porrot baten kronika disimulatua izan zen. Izan ere, ezin da bestela hartu 30 urteren ondoren, langileen laurdenak baino ez izatea egiaztaturik dagokion hizkuntz eskakizuna, ezin da bestela hartu. Eta hori, Osakidetzak gaurkoa baino sei edo zazpi aldiz txikiagoa zen erakundea hartu zuela “herentzian”. Baina jakina, ordutik aurrera erdaldun elebakarrak (edo euskaldunak ez behintzat) barra-barra kontratatu ditu eta gaur da eguna bere euskara arloko urteroko 3 milioi eurotik bi heren (edo gehiago) kontratatutako erdaldunak euskalduntzeko ematen dituena. Eta gu doako euskalduntzearen aldeko gara, jakina, baina ez gaixo euskaldunon kontura!

Aurrekoa baino ez balitz, oker ibiliko ginateke, baina EAEko osasun etxeetan argi ikus lezake euskaldunak norainoko utzikeria (mesprezua, zehatzago) ematen den, orokorrean, euskaldunekiko: euskaraz egitea baino ez dauka. Gaixorik iritsi eta ezin azaldu izatea euskaraz, ezin jaso izatea, duenaren eta egokitzen zaion sendabidearen azalpena euskaraz. Osasun publikoan euskal hiztunoi dagokigun euskarazko artapena ezin jaso izana. Osasun publikoan zerbitzu hizkuntza ia bakarra gaztelerazkoa izatea. Eta berehala konturatuko da harrerako langile bakarra sarritan erdaldun petoa dela, kafetegirako azpikontratuetan euskararik ez dela eskatu, paper triste bat gaztelania hutsez agertzean eta euskarazkoa eskatzean: “itzultzen ari direla”, agiri beraz aurreko urteetako erantzun tentel bera ematen digutela, …

Osorik irakurtzeko: erabili.com

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan