Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Debagoieneko ESIk jauzi bat egin nahi du euskararen erabileran

2014-05-28

Debagoieneko osasun publikoan euskara bermatzeko asmoz, Debagoieneko ESI Osakidetzako II Euskara Planari atxikitu zaio. Batetik, Debagoieneko ESIren helburua bertako kideen euskararen ezagutza bermatzea da. Bestetik, erabilerari dagokionez jauzi bat eman nahi dute paziente eta erabiltzaileekin ematen diren harremanetan, nahiz ESI barneko harremanetan.

Aurreko plangintzan Debagoieneko ESlko lanpostuen %34tan zen derrigorra euskara jakitea; II. Plan honen helburua, ordea, 5 urteren buruan lanpostuen %64k derrigortasuna izatea da. Hori horrela, Osakidetzako II. Euskara Planak finkatzen dituen minimoetatik askoz haratago jarri da helmuga. Ondorioz, lanpostu horiek betetzera datozenek egiaztatuta izan beharko dute dagokien hizkuntza-eskakizuna,.

Bestalde, erabilera sustatzeko asmoz, aurretik abian jarritako identifikazio-kanpainari jarraipena emango zaio, eta, horrez gain, trebakuntza ere eskainiko zaie langileei, izan ditzaketen gabeziak gainditzeko eta hizkuntza-ohiturak aldarazteko.
 
Lehentasunen arabera, Planak hiru maila zehazten ditu: Lehen Mailako Arreta, Ospitaleko Arreta eta Administrazioa eta Zerbitzu Orokorrak, hurrenez hurren. Hala, paziente eta erabiltzaileekin harreman zuzenagoa dutenentzako helburuak altuagoak izango dira.

 

Utzi zure iruzkina

2014-05-29 09:32

Osakidetzaren Erakunde guztiei eskatu genien gutun bidez Osakidetzaren plan orokorrak ezartzen zituen minimoetan geratu ordez, pausu ausartak emateko. Donostia ospitaleari bilera eskatu genion eta ez dugu orain arte erantzunik jaso. Bi zuzendaritzek eman zuten erantzun positiboa. Hauetako bat Gipuzkoako eskualdea izan zen eta hara zer egin duen gero Zumaiako kontratazioarekin! Hau hirugarrena erantzun positibo bezala uler dezakegu.Badakigu plana eskualdeko eragieei aurkeztu dietela. Orain prentsari. Gure ustez plana aurrera eramateko ezinbesteko diren langileei aurkeztea falta da. Pausuak aurrera ematen jarraitzen duzuen bitartean, alboan izango gaituzue laguntzeko prest.

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan