Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mugaz gaindi: Aitor Montesen iritzi artikulua

2014-05-30

Aitor Montes Aramaioko mediku eta OEEkideak erabili.com atarian agitaratu duen iritzi artikulua duzue honakoa:

Gauza jakina da, eta hainbat bider esana, euskalgintzak ez duela osasun arloaren muga gainditu. Osasun zerbitzuak erdaraz jasotzera ohituta gaude, eltzea beteta ase bizi gara, eta ondo lo egin ezkero osasuna ondo doala jakinik, gazteleraren magal gozoan lokartu gara. Lokaztuta, hormak gainditu ezinik hormatuta, kolonizatuta, mugatuta.

Esnatzen hasi ote garen ezin esan, baina euskararen normalizazioan osasungoak duen garrantziaz jabetzen hasi dira eragileak, kontuan harturik eguneroko gauza dela, oinarrizkoa, eta milaka eta milaka langile garela. Egunero milaka harreman. Ustez ezina zena bultza eta bultza egiten da, eta Osakidetzak euskararen normalizazio prozesuan lehentasuna duela onartu da.

Ondo aditu duzu: Osakidetza. Izan ere osasungoak lehentasuna EAEn dauka. Euskal Herria tamalez zatituta dago, eta euskararen egoera ezberdina da Nafarroan, txarragoa, eta are txarragoa Ipar Euskal Herrian. Euskarak han ez dauka ofizialtasunik, euskal hiztunak ez dira esistitzen, ikustezinak dira. Hezkuntzak eta udal-administrazioak izango dute hemen lehentasuna beharbada. Baina osasungintzak ere badauka zer egiterik, badauka euskararen alorrean ekarpenak egiteko aukerarik, eta zentzu horretan proposamen bat egitera nator.

Irakurri osorik hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan