Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Udako oporretan ordezko medikua elebiduna izatea eskatu dute Aramaion

2014-06-17

Udako oporretan Aramaioko ordezko medikuek ez dute euskaraz jakin izan. Horren aurrean, eta hizkuntza eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzeko, Aramaioko mediku Aitor Montesek eskaera ofiziala aurkeztu zuen atzo Debagoieneko ospitalean.

Ordezko medikua ere elebiduna izatea da eskatzen dutena. Iaz ere eskaera bera egin zuen Montesek baina e-postaz, Osakidetzako barne-harremanetarako erabiltzen duten e-postaren bidez. Hala ere, iaz ez zioten jaramonik egin, eta Aramaiora joan zen medikuak ez zekien euskaraz. Oraingoan eskaera egiteko modua aldatu arren, Montesek ez daki balio izango duen.

Eskaera herritarrengandik datorrela erakusteko talde argazkia atera zuten ostiralean Bizente Goikoetxea plazan; bertan egon ziren Montes bera eta Udaleko ordezkariak –Ramon Ajuria alkatea barne–, Uemako presidente Maren Belastegi eta Txirritola euskara elkarteko kideak, besteak beste. Alkateak azaldu zuenez, "ordezko medikuarekin euskaraz egiteko aukera eskatzen dugu, ez besterik".

Uemako presidente Maren Belastegik gogoratu zuenez, Aramaioko euskaldun tasa oso altua da, %85ekoa hain zuzen eta, beraz, mediku elebiduna izatea beharrezkoa dela azaldu zuen. Halaber, ekimen hau udalerri euskaldun guztietara zabaltzeko nahia ere adierazi du Belaustegik.

Utzi zure iruzkina

2014-06-18 14:24

Gaur prentsan dator horrela egingo dutela. Berriz ere eskatzearen garrantzia agerian geratu da. Zorionak Aramaio!

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan