Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Zabalganako auzotarrak kexu

2014-06-24

Zabalaganako auzokideak kexu dira, osasun arreta euskaraz jasotzeko arazoak dituztelako. Zabalganako Euskara Batzordeko Kideek egoera hau salatu nahi izan dute Gara egunkarian argitaratutako artikulu honen bidez:

Euskararen osasun txarra anbulatorioan

Euskaldunen hizkuntza-eskubideen urraketei buruz hitz egitea ez da berria. Osakidetzan arreta euskaraz jasotzea bermatua egotetik urrun dagoela esatea ere ez da kontu berririk esatea. Izan ere, nahiz eta 2013ko abenduan Osakidetzaren euskararen erabileraren normalizaziorako 2. plana onartu, historikoa den euskalduntze-maila kaskarra neurri batean konpontzen saiatzeko, askotan asmo hauek hitzetan geratzen direla ikusten dugu. Adibide argi bat daukagu Gasteizko Zabalganako auzokideok. 20.000 biztanle inguru daukan eta hurrengo urteetan beste milaka lagunekin handituko dela aurreikusten den auzo berri honetan, 2013ko azaroan ireki zuten azkenik anbulatorioa. Auzo berria izanda eta babes ofizialeko etxebizitza asko edukita, auzokideen zati handi bat gaztea da. Erraz suposa daitekeenez, Gasteizko auzo honetan dagoen euskaldun kopurua altua da, hiriko beste auzo askorekin alderatzen badugu. Paziente euskaldun bakar bat badago ere eskubide hau bermatua egon behar dela jakinda, euskaldun kopuru handia duen auzo berri batean, non gainera ume asko jaiotzen ari den eta jaioko diren, espero zitekeen gutxienekoa arreta euskaraz bermatua egotea zen.

Izan ere, hiri mailan 2011n Gasteizko Udalak egindako inkestaren datuen arabera, hiriko biztanleen %22,5 euskaldunak ziren eta %26,1ek ulertzen zuten neurri batean edo bestean euskara, nahiz eta hitz egiteko gai ez izan. Datu hauek gure auzora estrapolatuta eta populazioaren adinaren araberako osaketa kontuan hartuta, Zabalgana auzorako estimazioa honako hau da: lagunen %27,84 euskaldunak direla eta %29,13k euskara nolabait ulertzen dutela. Hala ere, anbulatorio ireki berrian egoera onartezin batekin topatu gara.

Osorik irakurtzeko: naiz.info

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan