Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Tolosan pediatra euskaldunaren ordezko erdaldun bat jarri dutela salatu dute

2014-07-15

Iturria: Berria.eus

Tolosan pediatra euskaldun bat ordezkatzeko pediatra erdalduna igorri dutela salatu du herritar talde batek, gutun baten bidez, Tolosaldeko Ataria-n.
Tolosan hiru pediatra direla azaldu dute gutunean, eta horietatik bi direla elebidunak. Haietako batek amatasun baimena hartu berri du, eta ordezkapena egitera pediatra erdaldun bat eraman dute. Hirutik, beraz, pediatra euskaldun bakarra gelditu da uneotan.

Pediatraz gainera, arratsalde-gauetan eta asteburuetan arreta ematen duen medikua ere ordezkoa dela eta hura ere erdaldun elebakarra dela seinalatu dute.

"Ondorioz, gure intimitatearen berri ematerakoan, gaztelerara jo beharrean gaude", salatu dute. "Gertutasuna, konfiantza eta erraztasuna mugatzen dizkigu gure hizkuntzan tratatu ezin izateak".

Irailean bilera bat egitekotan direla jakinarazi dute, halako egoerak ez daitezen errepikatu zer egin dezaketen aztertzeko. Anoetako, Irurako eta Tolosako euskara teknikariek, Galtzaundiko lehendakariak eta zenbait guraso eta langilek sinatu dute gutuna.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan