Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Udan, osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko aukerarik ez izatea salatu dute Muxikan

2014-07-18

Iturria: Busturialdeko Hitza

Muxikako Udalak jakitera eman duenez, Osakidetzak medikuaren udako ordezkapena egiteko «langile erdalduna» kontratatu du; horren aurrean, «kezka eta haserrea» erakutsi dute Muxikako Udalak, herri eragileek eta herritarrek. Izan ere, «Muxikako bizilagunek osasun zerbitzua ezin izango dute euskaraz jaso udaran».

Muxikako Udalaren ustez, «Osakidetzak ez ditu kontuan hartu ez bertako bizilagunak, ezta bertako errealitate soziolinguistikoa ere». Gainera, «administrazio publikoak zerbitzuak euskaraz eskaintzeko duen betebeharrari muzin eginda, Muxikako herritarren hizkuntza eskubideak urratuko» dituela Osakidetzak deritzo udalak.

Osakidetzaren erabaki horregaz, gainera, hainbat herritarrek gazteleraz komunikatzeko dituzten zailtasunak kontuan hartuta, zailtasun horiek are nabarmenagoak izango direla eta kritikatu du.

Hori guztia kontuan hartuta, bere «ezinegona» erakutsi dute udalak, herri eragileek zein herritarrek, eta, horren aurrean, lehenbailehen konponbidea eman diezaten eskatu die Osakidetzako arduradunei. «Muxikarrok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa daukagu, eta, beraz, zor zaigun begirune eta errespetuagaz joka dezala eskatzen diegu Osakidetzari».

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan