Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Anatomiaren erreferentzia-liburua euskaraz

2014-07-28

UPV/EHUk ‘Giza Anatomiako Atlasa’ ikasliburua euskaratu eta plazaratu berri du. Marbán argitaletxearen Máster Atlas de Anatomíaren itzulpena da, bere arloko erreferentzia-liburua. Giza anatomiaren euskarazko terminologia osoa biltzen du Atlasak, irudi zehatzekin. Angel Bidaurrazaga OEEkidea liburuaren begirale teknikoa izan da.

Testuliburua Anatomiaren ikaskuntzan baliagarria da, Medikuntzan ez ezik, zuzenean edo zeharka Osasun Zientziekin zerikusia duten beste hainbat arlotan ere: Erizaintzan, Fisioterapian, Odontologian, Biologian, Farmazian, Gorputz Hezkuntzan, Psikologian, Hezkuntza Terapian, bai eta Dantzan eta Artean ere.

Liburu honek 14 atal ditu, giza aparatuen eta sistemen arabera antolatuak, anatomia deskriptiboa eta anatomia topografi koa eta sekzionala konbinatuz. Lehenengo kapituluan, giza gorputza bere osotasunean azaltzen da, eta, ondokoetan, atalka: larruazala, lokomozio-aparatua (muskuluak, eskeletoa eta giltzadurak), bihotz-odoletako aparatua, digestio-aparatua, arnas aparatua, gernu- eta ugal-aparatuak, immunitate-sistema eta guruin endokrinoak, nerbiosistema eta, azkenik, zentzumen-organoak. Erabili diren irudiek ikusizko erakarpen handia dute, eta, liburua osatzeko, glosario erabilgarri bat erantsi da bukaeran, izendapen guztiak lau hizkuntzatan dituela: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta latinez (nazioarteko Nomina Anatomicaren arabera).

Atlasa euskaratzeko eta argitaratzeko, izugarrizko lana egin behar izan da. Horrela, itzulpenari ekin dion lan taldea hamaika lagunek osatu dute (itzultzaile profesionala, Neurozientziak saileko irakasleak eta Euskara Zerbitzuko kideak).

Liburuari buruzko informazio gehiago hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan