Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Azpeitian ere mediku erdalduna

2014-07-29

Ordezko medikuen aferak ez du etenik; Zumaian, Tolosan, Muxikan eta beste hainbat herritan gertatu bezala, oraingoan Gipuzkoako beste herri batean sortu da protesta, Azpeitian: lau familia medikuk oporrak hartu dituzte, eta ordezko mediku erdalduna jarri du Osakidetzak.

Horren aurrean, Azpeitiko Natul euskara taldeak kezka eta haserrea agertu du, eta kontratuak berrikusteko eta arazoari konponbidea emateko eskaera egin die Osakidetzako arduradunei. Euskara elkarteari kezkagarria iruditzen zaio Osakidetzaren erabakia, ez dituelako kontuan hartu Azpeitiko herritarrak, ezta bertako errealitate soziolinguistikoa ere. Gaineratu dutenez, hainbat herritarrek gaztelaniaz komunikatzeko zailtasunak dituzte, eta pertsona horientzako «zailtasun nabarmena» eragingo du egoera honek, eta «osasun zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena» izango du.

Azpeitiko Udalak bat egin du Natul euskara taldeak egindako salaketarekin, eta Osakidetzako arduradunekin bilduko da Azpeitiko herritarren hizkuntza eskubideak errespetatu ditzaten eskatzeko. Beraien esanetan, udan ez ezik, urte osoan zehar eskaintzen dira erdara hutsez hainbat zerbitzu Azpeitiko osasun etxean, eta Azpeitiko Udalak da arazo horri konponbide iraunkorra eman nahi dio. Bide horretan, Osakidetzarekin elkarlanean aritzeko borondatea agertu du Azpeitiko Udalak.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan