Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Josune Gorospe: Egiten diharduenari egiten utzi behar zaio

2014-09-29

Azken asteotan argitaratutako zenbait iritzi-artikuluri erantzun nahian, Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak azken 9 hilabeteetan Osakidetzan egin diren aurrerapausoak azpimarratu nahi izan ditu Berria egunkarian kaleratutako iritzi-artikuluan. Besteak beste, argitu du urtea amaitu baino lehen talde arduradunei eta nagusiei euskararekin izan behar duten jarreraz aholkuak eta irizpideak emateko online bideoa egingo dutela, eta pazienteen lehentasunezko hizkuntza errejistratzeko aukera martxan jarriko dela. Horrez gain, programa-kontratuetan hamar adierazle sartu dira, euskararen erabilera zerbitzu-erakunde bakoitzean betetzen den neurtzeko. Osakidetza eta Mutualiaren arteko euskararen erabilera normalizatzeko lankidetza-hitzarmena ere sinatzekotan dagoela azaldu du.

Osakidetza euskalduntzeko aurrerapausoak

Josune Gorospe. EAJko legebiltzarkidea.

Osakidetzaren II. Euskara Plana 2013ko abenduaren 3an, euskararen egunean, onartu zuen Osakidetzako Administrazio Kontseiluak. Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, Armentia jaunak, agerraldia egin zuen irailaren 22an Legebiltzarrean, planaren jarraipena egiteko. Plana onartu zenean, lantzean behin etortzeko konpromisoa hartu zuen. Helburua da gardentasun osoz emandako pausoak aurkeztea eta legebiltzar-taldeen iritziak entzun eta jarrerak ezagutzea. Batzuek erritmo azkarregia kritikatu zuten; beste batzuek, berriz, dena berde ikusten dutela. Lagungarria izan daiteke, bakoitzak bere ondorioak atera ditzan, jakitea zer den bederatzi hilabetean egindakoa.

Hasteko, aurtengo urtarrilaren 10eko Osakidetzako zuzendari nagusiaren bigarren jarraibidea Euskara Plana zerbitzu-erakundeetan abiarazi eta garatzeari buruzkoa izan zen. Horren arabera, martxoaren 15erako, zerbitzu-erakunde bakoitzak bere plana Giza Baliabideen zuzendaritzara bidali behar zuen. Euskal Osasun Zerbitzua 23 zerbitzu-erakundek osatzen dute eta den-denek Euskara planak dituzte. Horiek guztiak, ekainaren erditik, ikusgai daude webgunean.

Zuzendaritza Nagusiari dagozkion neurriei dagokienez, Euskara Plan Korporatiboaren Jarraipen Batzordea eratu da. Hiru hilabetean behin batzartuko da, Planean aurreikusita dagoen legez. Batzorde horrek indargune bat dauka. Euskara ez da bakarrik Giza Baliabideen kontua, ez. Euskara guztion eta zuzendaritza guztien kontua da. Horregatik, uste dut benetan garrantzitsua dela beste arlo batzuetako ordezkariak ere kide izatea. Zeharkako enfokea emateko guztiz beharrezkoa da. Hiru ardura nagusi izango ditu: batetik, normalizazio-neurri korporatiboak garatzeko plangintza antolatzea; bestetik, neurri bakoitzaren martxari buruzko jarraipena egitea; eta, azkenik, normalizazio-neurri korporatiboak indarrean jarri ondoren, hobetu eta helburuak ondo betetzeko neurri zuzentzaileak hartzea. Bere lehenengo bileran, maiatzaren 30ean egindakoan, onartu zituen 14 lehentasunezko normalizazio-neurri korporatiboen gaineko erantzukizunak, zehaztapenak eta jarraipenak.

Irakurri artikulua osorik hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan