Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzak euskara jakitea zigortu nahi du

2014-10-08

Osakidetzako 2011ko Enplegu Publikorako Eskaintzan plaza lortu duten hautagaiak, zentro bakoitzean eskaintzen diren plazen artetik lanpostu zehatza aukeratzeko prozesuan daude egunotan. Lanpostu hauetako batzuk euskararen ezagutza betekizun bezala dute eta beste batzuk  aldiz (kategoria batzutan gehienek), ez. Zer egiten ari da Osakidetza hainbat tokitan? Zerrendan puntu gehien duten langile euskaldunei beraien aukeraketa mugatu, euskara betekizun bezala duten lanpostuak soilik aukeratu ahal ditzaten. Honela, Osakidetzaren gestio kaxkarraren ondorioz, langile hauen kasuan, elebidunak izatea saritu ordez, ateak zabaldu ordez, arazo, traba, zigor bihurtzen da langile elebiduna izatea. Izan ere, kasu askotan eskaintzen diren lanpostu guztietatik lanpostu gutxi batzuren artean aukeratzera behartu nahi zaie langile hauei.

Gertaera hauek ez dira bidezkoak. Edozein ezagutza egiaztatua izateak, euskararen ezagutza barne, ezin daiteke inoiz oztopo bilakatu lanpostua aukeratzeko orduan. Ezagutza hori beharrezkoa den lanpostuak zein beharrezkoa ez direnak aukeratzeko aukera izan behar dute. Gainontzean, ezagutza saritu ordez zenbait kasutan zigortu egiten da. Norbaitek imajinatzen al du Enplegu Publiko Eskaintza batean ingelesa jakitearen ondorioz ingelesa beharrezkoa ez den lanpostuak ezin aukeratu izatea? Bada, euskararekin hori gertatzen ari da Osakidetzan.

Bistan da Osakidetzak lanpostu elebidunetan langile elebidunak kokatzea bermatu behar duela. Baino hori guztiz bateragarria izan beharko litzateke lanpostua aukeratzeko askatasunarekin (lanpostuaren baldintza bete ezkero) eta puntuaketaren araberako aukeraketa lehentasunarekin.

Bateragarritasun hori nola lortu? Oso sinplea, beste hainbat euskal administrazioetan egiten den moduan Osakidetzako EPEa gainditu duten hautagaiei haseratik lanpostu zehatzen eskaintzea eginez, lanpostuaren ezaugarriak eta betekizunak zehaztuz: lan zentroa, zerbitzua, ordutegia, lanpostuaren Hizkuntz Eskakizuna, etabar. Honela, puntuaketa ordenaren araberako hautaketarako lehentasuna errespetatuko litzateke eta baita lanpostuaren betekizunak ere.

Zentzu honetan, Jose Maria Armentiak, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendariak, irailaren 22an Legebiltzarreko Osasun Batzordean kontratazio ebentualaren inguruan hitzegiten ari zelarik aipatutakoa kasu honetan ere aplikatu beharko litzateke: “Aquellas personas que tienen el conocimiento, pues tienen la doble posibilidad, de elegir, en su caso, si les llaman, en el orden de llamada correspondiente, para poder ir a un sitio o poder ir al otro. El que no tiene el conocimiento de ambas lenguas pues logicamente tiene más limitaciones, como, entiendo, no puede ser de otro modo.” Logika hutsezko arrazonamendua da. Eta logika hutsezkoa delako, ezin daiteke ulertu irizpide hau erabiltzea 15 egunetarako izango den lanpostua aukeratzerakoan eta, aldiz, ez erabiltzea iraunkorki bete beharko duzun lanpostua aukeratzerakoan, langile euskaldunak zigortuz.

Euskaldunekiko Osakidetzaren jokaera bidegabe eta diskriminatzaile hauek samina eta haserrea sortzen ari dira langileen artean. Norbaitek egoera berehala konpontzeko eta aurrerantzean horrelakorik berriro ez gertatzeko neurriak hartzea beharrezkoa da, urgentziz.

 

Iturria: LAB Osasungintza

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan