Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

25. Osasun Biltzarra: behin-behineko egitaraua

2014-10-13

Datorren apirilaren 17 eta 18an OEEren 25. Osasun Biltzarra izango da Gasteizen, osasuna eta kirola oinarri hartuta.

Egunez egun, jarduera fisikoari eta kirolari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio bizitza osasungarria izateko eta, horregatik, biltzar honetan bi arlo hauek ikuspuntu askotatik landuko dira, egitarau oparo honen bidez:

 

Non: Gasteizko EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Fakultatea (IVEF)

Noiz: 2015eko apirilaren 17 eta 18an

 

Apirilak 17, ostirala

09:00               Dokumentazio-banaketa.

09:15              Ongietorria eta biltzarraren aurkezpena.

09:45-11:30     Mahai-ingurua: Osasuna jarduera fisikoaren bidez lantzeko programak.

Moderatzailea: Nieves Cameno.

Jarduera Fisikoa eta Osasuna; onurak arriskuen gainetik. Osasun Publikoaren Ikuspuntua. Larraitz Arriola, Osasun Saileko Epidemiologia teknikaria.

Mugiment, gizarte aktiboagoa sortzeko proiektua. Aitziber Benito, Eusko Jaurlaritzako osasun-sustapeneko teknikaria.

Kirol-errezeta. Javier Marco Juana, Algortako osasun-zentroko familia-medikua.

11:30-12:00    Atsedenaldia.

12:00-13:45    Mahai-ingurua: Jarduera fisikoa talde berezietan.

Moderatzailea: Sara Maldonado.  

Bihotzekoa izan dutenentzako jarduera fisikoa. Jesus Mª San Vicente, kardiologoa.

Indarra nola landu. Jakobo Vazquez, Hegalak Zentroko kirol-medikua.

Mugikortasun artikularra. 

 

14:00-16:00     Bazkaria.

 

16:00-17:00     Hitzaldia: Jarduera fisikoa osasuna berreskuratzeko: Teoria hutsa ala tresna terapeutikoa.                                                                       Iñaki Arratibel, EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Fakultateko (IVEF) irakaslea eta kirol-medikua.

17:00-17:30    Posterren azalpena / Atsedenaldia

17:30-19:00     Ahozko komunikazioak. Moderatzailea: Maider Kortajarena.

17:30-19:00     Tailerrak:

Indarra nola landu. Iker Erkizia, heziketa fisikoko irakaslea.

- Mugikortasuna nola landu.  Aloña Martinez Ariztondo, Hegalak Zentroko partaidea.

 

Apirilak 18, larunbata

09:00-10:45  Mahai-ingurua. Osasun eta kirol-profesionalok zer egin dezakegu?

Moderatzailea: Itziar Lasa

Merezi al du kirola egiteko aurretiko azterketa medikoa egitea? Zuriñe Foronda Rojo, familia- eta kirol-medikua.

Elikadura eta hidratazioa: ariketa fisikoa egin aurretik eta ondoren zer egin. Ihintza Larrañaga Unanue, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko mediku egoiliarra.

Ohiko lesioen prebentzioa. Maialen Araolaza Arrieta, Espainiako eskubaloi-selekzioko fisioterapeuta eta UICko irakaslea.

10:45-11:00    Bideoa

11:00-11:15    Agote Sarien banaketa

11:15-11:45    Atsedenaldia.

11:45-13:30    Mahai-ingurua: Errendimenduko kirola eta osasuna: harreman gazi-gozoa. Moderatzailea: Asier Bikandi.

Modernitate osteko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren kritika. Joseba Urkola Aresti,  Kiroleneko kirol-soziologiako irakaslea.

Genero perspektiba errendimenduko kirolean.  Libana Taboada Moran, Zumaiako arraunlaria eta arraun-irakaslea.

Gure haurren kirola, osasun-iturri?  Luis Mari Zulaika Isasti, EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako (IVEF) irakaslea.

 

11:45-13:30     Tailerrak

Kirola egiteko elikadura eta hidratazioa. Aritz Urdanpileta, Multipower Sport Food eta ElikaEsport-eko aholkulari zientifikoa.

Adinaren eragina jokalari gazteen kirol-ibilbidean eta osasunean. Jon Torres eta Haritz Arrieta, EHU-ko irakasle eta ikerleak.

13:30-14:00      Biltzarraren amaiera Irati Anda, bertsolari eta kirolariaren eskutik.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan