Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ordezko mediku edo erizain elebiduna izateko eskaera

2014-10-21

Aurten, udako ordezkapenetan, zenbait herritan ordezko mediku euskalduna jartzea lortu da, oztopoak oztopo. Herritarren kexek eta medikuen eskariek zerikusi zuzena izan dute horretan.

Horiek horrela, uste dugu garrantzitsua dela osasun profesional euskaldunek beraien oporraldian ordezko elebiduna eskatzea, batez ere, herri euskaldunetan jarduten duten kasuetan.

Egoera hori kontuan hartuta, mediku edo erizainen batek bere oporraldian (orain Gabonak datoz) ordezko profesional elebiduna eskatu nahiko balu, erantsitako eskaera-orria erabil dezake, eta gero, dagokion pertsona edo sailari helarazi (Pertsonaleko zuzendaritza...).


Hala egiten dutenei, eskertuko genieke eskaera onartua izan den ala ez guri jakinaraztea. Horrela, jarraipen orokor bat egingo genuke: zenbat eskaera egon diren eta zenbat lortu diren eta non.

Ea denon artean ordezkoak izendatzean ere erabiltzaile euskaldunak kontuan hartzea lortzen dugun!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan