Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bertso Saio klinikoa Bilbon

2014-10-22

Urtero legez, OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak Bertso Saio Klinikoa antolatu dute azaroaren 20rako (osteguna). Iaz bezala, Kalderapekon izango da eta Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira bertsotan.

Bertso-saioaren mekanika urterokoa izango da: txapelketa gisara jokatuko da, kanporaketa-sistema bidez. Bertsolariek kanporaketa-saio bakoitzean bertso-kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen diagnostikoa edo hitza asmatu beharko dute. Bi talde sailkatuko dira finalera eta hauek izango dira azken lehia jokatuko dutenak.

Bertso saioa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta ostean afaria ere egongo da, 30 euroren truke. Ekimena osasun arloko langile eta ikasle orori zuzenduta dago, eta izena eman nahi duenak meuskarabatzordea@gmail.com helbidearen bidez egin dezake.

 

Animatu eta eman izena!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan