Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ezinbesteko pilulak soilik

2014-10-23

OCU, No Gracias eta PoliMedilabs-ek “PASTILLAS LAS JUSTAS” edo “EZINBESTEKO PILULAK SOILIK” konpainia abian jarri berri dute. Proposamen honen bitartez medikamenduen erabilera egokia sustatu nahi dute, eta aldi berean hauekiko jarrera arduratsu eta kritikoa sortu.
 
Medikamentuen erabilera seguruagoa izan dadin, 7 arau zehazten dituzte:
 
1. Hartzen dituzun medikamentuak ezagutu. Aldizka hartzen dituzun medikamentuak berrikusi. Beti ere zure mediku, erizain edo botikariarekin bakera.
 
2. Aukera bat eman tratamendu ez farmakologikoei. Tratamendu berri bat hasi aurretik, ziurtatu ez dagoela pilularik gabeko beste tratamendurik eta medikamentua benetan ezinbestekoa dela.
 
3. Medikatuak, beharrezkoak soilik. Zure osasunarentzat beharrezkoa den medikamentu bat hartzea bezain garrantzitsua izan daiteke beharrezkoa ez dena ez hartzea.
 
4. Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Medikamentu bat egokia izan daiteke bizitzaren une jakin batean, eta aurrerago ez egoki edo kaltegarri bihur daiteke.
 
5. Aldaketak poliki-poliki. Aldi berean hainbat medikamentu hartzen hasterakoan, ahal den neurrian, hobe da lehenbizi batekin hastea, eta gero bestearekin, beti ere ahalik eta dosi txikienean.
 
6. Ez dago arrisku bako medikamenturik. Hainbat medikamentu hartzen badituzu, edo duela gutxi botika berriren bat erabiltzen hasi bazara, sumatzen duzun edozein sintoma ezberdin albo-ondorioa izan daiteke.
 
7. Berrienak ez du zertan onena izan. Merkatuan denbora gehiago daramaten botikak ezagunagoak dira, eta beraz hauen erabilera medikamentu berriena baino seguruagoa izaten da. 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan