Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Eutsi plana aurkeztu du EHUko Leioako Medikuntza Asanbladak euskaraz ikasi eta sendatzeko helburuarekin

2014-11-04

Topatu.info

“Euskaraz tinko sendatu eta ikastea” helburu duen ‘Eutsi’ plana aurkeztu du gaur Medikuntza Asanbladak Leioako Campuseko (EHU) medikuntza fakultatean. Osasungintza ikasketetan, eta batez ere medikuntzan, euskararen inguruan hiru arazo nagusi daudela uste dute: MIR azterketa erdaraz egitearen obligazioa, euskarazko matrikulazio maila baxua eta irakasle euskaldunen urritasuna.

Hiru arazo horiek “berrelikatzen den zirkulu bat osatzen dute” medikuntza asanbladaren hitzetan, eta osasungintza euskalduntzeko eta ikasketak euskaraz egingo dituzten medikuak sortzeko, zirkulu horrekin amaitzea beharrezkoa ikusten dute. Horretarako, ikasleen presioa, instituzioetara iristea eta irakasleekin harremanak mantentzea ezinbestekoa dela adierazi dute.

Gaiaren lanketa bat egin ostean, euskarazko matrikulazioa bultzatzeak eta irakasleen kontratazio eredu eta politika aldatzeak epe nahiko laburrean emaitzak emango dituela ondorioztatu du asanbladak.  Horren harira sortu dute “Eutsi” plana.

Plana aurrera eramateko, lau lantalderen bidez funtzionatzen du asanbladak. Alde batetik, kanpo babesa eta oihartzuna bilatzen duen lantaldea dago.  “Eutsi” sarean zabaltzea eta komunikabideekin harremanak mantentzea du helburu. Salaketaz eta diagnostikoaz aritzen dira beste lantalde batean. Gainerakoek, ikasleen eta irakasleen egoera aztertzen dute, eta horiekin harremanetan egoten dira. Bestalde, euskarazko matrikulak bultzatzera begira hainbat ekintza antolatzen ari dira.

Aurrera begira  lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute eta ikasleak planarekin bat egitera eta lantaldeetan aritzera deitu dituzte.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan