Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Zarauzko Osasun Zentroan egoera kezkagarria

2014-11-13

Zarauzko Osasun Zentroan euskara dela eta eman den egoera oso kezkagarritzat jotzen du OEEk: bertan lan egiten zuen mediku batek jubilazioa hartu zuen maiatzean. Titularrik gabe dagoen postu horri, Osakidetzaren euskara planak jasotzen duenaren aurka, ez zaio euskara ikasteko derrigortasun-datarik jarri eta lanpostua betetzeko barne prozesua abiatu du Gipuzkoa Eskualdeak. Ondorioz, lanpostua betetzeko euskararen ezagutza egiaztatzea ez da beharrezkoa izango. Eta hori gutxi ez balitz, baja hartu duen emaginaren ordez, erdalduna ekarri dute.

Egoera honek argi erakusten duenez, Osakidetzak ez ditu kontutan hartu Zarauzko herritarrak, ezta bertako errealitate soziolinguistikoa ere. Halaber, osagile eta pazientearen arteko harremanean konfiantza eta enpatia lortzeko hizkuntza funtsezkoa izanik, egoera honek ematen den zerbitzuaren kalitatea okertu eta zarauztarren segurtasuna arriskuan jartzen dituelakoan gaude.

Horiek horrela, Zarauzko egoera salatu eta irtenbide bat eskatu nahi duen osasun-langile oro Gipuzkoa Eskualdeko zuzendaritzari  bere ezinegona adieraztera  animatzen dugu; jakin badakigu dagoeneko osasun-langileren batek idatzi bidez bere kezka adierazi diola zuzendaritzari. Ziur gaude, guztion indarrak batuz egoera honi buelta eman diezaiokegula.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan