Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mediku edota pediatra euskalduna eskatzeko sinadura kanpaina abiatu da Bortzirietan

2014-11-17

Iturria: ttipi.net

Medikua edota pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu da Bortzirietan, UEMAren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik. Osasun alorrean garatzen diren hizkuntza-politikak aldatzea du helburu egitasmo honek, eta gehiago zehaztuz, familia- medikua edota pediatra erdaldunak dauden herrietan profesional euskaldunak bermatzea da helburua. Bultzatzaileen erranetan «kanpainaren asmoa ez da, inondik inora, Bortzirietako osasun zentroetako langileen kontra egitea, haiek euskarazko zerbitzua eskaintzea/euskaraz jakitea baizik, baina momentu honetan hizkuntza eskakizunik ez dutenez, egoera horri irtenbidea ematea lortu nahi da. Horretarako plantilla organikoan behar diren aldaketak egin ditzaten eskatu nahi da kanpaina honen bidez».

 

Non jaso eta nola bete eskaera orriak

Aste honetan banatu den Ttipi-ttapan banatu da kanpainaren berri ematen duen eskuorria eta beharrezko informazioa ere. Mediku eta pediatra euskalduna nahi dut kanpainarekin bat egin nahi duenak eskaera orri ofizial bat bete beharko du. Hura eskuratzeko hainbat bide dituzue: herrietako euskara batzordeko kideek eskuz esku banatuko dituzte ale batzuk, horiez gain ikastetxeetan, Herriko Etxeetan, Lesakako Osasun zentroan edo Lesakako ferietan lortzen ahal dira eskaera orriak.

Behin eskaera orria jasota bete egin behar da eskatzailearen izen-abizenak emanez eta zer eskatu nahi duen azalduz. Ohartuko zareten moduan eskuorriaren atzekaldean eskaera egiteko adibide gisara jarria duzue esaldi bat. Hau bera idatzia etorriko da eskaera orrian, ondoren sinatu eta eskaera orria jaso duzuen leku berean utzi, edo sinatzeko eman dizuen batzordekideari itzuli. Azaroaren 17tik 30era bitartean izanen da eskaera orriak bete eta sinatzeko epea.

Bortzirietan orain hasiko den sinadura bilketa hau bera egina dute aurretik Baztanen eta Leitzaldean, 65 eta 171 eskaera bilduz eskualde bakoitzean. Orduan emandako datuek agerian utzi zuten osasun alorreko profesional euskaldunen eskasia, «Nafarroako UEMAko 14 udalerrietan, 8 pediatra ari dira lanean eta horietatik lauri bakarrik eskatzen zaie euskaraz jakitea», Eneka Maiz, UEMAko ordezkariak azpimarratu bezala.

 

Hurrengo urratsak

Bildutako eskaerei jarraipena eginen zaie, orain, eta bertzetik, Nafarroako Gobernuari eskaera formala eginen zaio eskakizun horiek denak kontuan hartu eta plantilla organikoan beharrezko aldaketak egin ditzan.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan