Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ika Mizka egitasmoaren 3. edizioa

2014-11-24

Beste urte batez, Gaztezulo aldizkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Sailak Ika Mizka saioa antolatu dute Euskararen Nazioarteko Egunerako (abenduak 3). Helburua, gazteei euskaraz eta euskarari buruz edo euskaraz bizitzeari buruz hausnartzeko eta ideiak nahiz bizipenak partekatzeko gune eta une bat eskaintzea da. 

Abenduaren 3an, EHUko Donostiako Erizaintza Eskolan Ika Mizka egingo da. Erizaintzako ikasleak, erizainak, beste  fakultateetako eta eskoletako ikasleak eta esparru ezberdinetako aurpegi ezagunenak (kirolariak, kazetariak, bertsolariak, idazleak, musikariak eta zinemaren munduko pertsonaia ospetsuak) saioko mahaikide izango dira. Saioa streaming bidez emango da, irratiek saio bereziak zuzenean egingo dituzte eta egunkariek horren berri emango dute.

Izena emateko blanca.imizcoz@ehu.es helbidearen bidez egin ahal izango da azaroaren 26ko 15:00 arte.

Erantsitako dokumentuan informazio gehiago.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan