Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Sinadura bilketa egingo dute Zarautzen, hizkuntza eskubideen urraketen kontra

2014-11-24

Iturria: Urola Kostako hitza

Osakidetzako arduradunei eta  hizkuntza politikaren arduradunei  euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen egin beharrekoa egiteko eskatu diete gaur eguerdian askotariko eragileek. Besteak beste, Zarauzko AEKk, Zarauzko Ikastolak, Urola Kosta LABek,  Zarauzko Udalak, Uemak, Xakela asanbladak, Arraio irratiak, Etxebeltz bertso eskolak, Motxian bertso eskolak,  ELAk, Gurutxurtuk, Sorginak taldeak, Jalgi dantza taldeak, Sortuk eta Ernaik. “Zarauzko herritarrok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa daukagu, eta beraz, zor zaigun begirune eta errespetuarekin jokatu dezatela eskatzen diegu”. Osakidetzak hartu dituen azken erabakien aurkako elkarretaratzea egin dute. “Ezinegona” sortu dieten bi erabakien kontra. Batetik, baja hartu duen emaginaren ordez «euskararen ezagutza egiaztatu gabeko» langilea kontratatu du, eta bestetik, erretiratu den familia medikuaren postua beteko duenari  duenari ez zaio jarri derrigortasun datarik.

50 bat lagun bildu dira Zarauzko Osasun Zentroaren atarian egindako. “Ikusi dugu euskaldunok beti ibili behar dugula gure eskubideak aldarrikatu eta betearazten bestela ez direla gure eskubideak errespetatuko”.

Sinadura bilketa

Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza urraketen aurkako sinadura bilketa egingo dutela jakinarazi dute eragile horiek. “Sinadura bilketa hau handia izatea nahi dugu, zabala, euskaraz bizi nahi duen herri bat dagoela ikustarazteko”. Behin sinadura jasota, Osakidetzara bideratuko dituzte. Eta aldi berean, aurrerantzean emango diren hizkuntza urraketen aurrean ere, herri baten babesa dugula erakusteko baliatuko” dituztela nabarmendu dute. “Euskaraz bizitzearen alde egotea soilik ez da nahikoa, euskaraz bizitzearen alde egin egin behar dugu eta horretara goaz”.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan