Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Erresonantzia Zerbitzua euskaraz emateko eskaera

2014-12-09

OEEk, UEMA, Kontseilua eta Behatokiarekin batera, Zumarragako Erresonantzia Zerbitzua euskaraz emateko eskaera egin du.

Erresonantzia Zerbitzua euskaraz emateko eskaera

Jakin berri dugunez, Goierri-Urola Garaiko ESIri eta Debagoienako ESIri zerbitzua emango dien Erresonantzia Zerbitzua eratu da Zumarragako Ospitalean, Osatek erakunde publikoak kudeatuko duena.

Unitate berri hau aurrerapausotzat jo bada ere, zerbitzua emango duen enpresari, euskarari dagokionez eskakizun zehatzak egin behar zaizkio. Eskualde hauek daukaten euskaldun kopurua kontuan izanik,  ezinbestekoa iruditzen zaigu ESI hauetan egiten den edozein egituraketa, berrantolaketa edo zerbitzu berri elebitan eskatu eta eskaintzea, hasiera hasieratik. Izan ere, batetik, argi izan behar dugu kalitatea osasungintzan hizkuntzari erabat lotuta dagoela eta, bestetik, Osakidetzako Euskara Planak zein Dekretuak hala agintzen dute.

Zentzu honetan, ESI hauei zerbitzua emango dien enpresak, Osakidetzako Euskara Planak hornitzaileei ezartzen dizkien Hizkuntza betekizunak betetzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Bestalde, jakin badakigunez, Debagoiena ESIko profesionalen eta gaixoen eskutik ekografien txostenak elebitan jasotzeko eskaera egon ondoren, zirkuitu hau martxan jarri da eta egonkortu da. Hau ikusirik, iruditzen zaigu orain aukera egokia dugula euskara planak aipatzen dituen zirkuituetan beste aurrerapauso bat emateko, eta erresonantzien zirkuitu elebiduna martxan jartzeko.

 

2014ko abenduaren 9an

 

Eskaera hau Jon Etxebarria Osakidetzako zuzendari nagusiari, Jesus Larrañaga Debagoieneko ESIko zuzendari gerenteari, Teresa Garmendia Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerenteari, Enrique Gutiérrez Osatekeko zuzendari kudeatzaileari eta Guillermo Viñegra Osasun Sailburuordeari egin diegu.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan