Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Puntako irudientzat, hizkuntza hautatzeke

2014-12-10

Iturria: Berria.eus

Zumarragako ospitalea (Gipuzkoa) «abangoardian» kokatu da irudi bidezko diagnostikoen alorrean. Herenegun, erresonantzia magnetikoko ekipamendu berria ezagutarazi zuen Osasun Sailak, eta, etzitik aurrera, martxan jarriko dute; orotara, 100.000 pertsona ingururi zerbitzua eskainiko die unitate berriak. Ordea, Osasun Sailak ez du argitu zerbitzua erabiltzen dutenek aukera izango duten erresonantzien txostenak euskaraz jasotzeko.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jon Darpon Osasun sailburuak zuzenean ezagutu zuten azpiegitura hori; diagnosi gaitasuna handitzeko bide emango du. Ezaugarri teknikoei esker, gorputzeko egituren irudiak eskuratzea ahalbidetuko du, baita zuntz delikatuetan ere: garuna, zainak... Bereizmen handiko irudiak eskaintzen ditu, «teknika aurreratuenak» ahalbidetuz.

Osasun Sailak nabarmendu du azpiegituren eskutik hainbat alorretan ikerketak egiteko aukera egongo dela: neurologian, traumatologian, kardiologian... Horrez gain, irudiaren kalitateari esker, sendagileek zenbait gaitz lehenago atzeman ahalko dituzte, gaixotasun neurodegeneratiboak, adibidez. Halaber, tumoreen fase goiztiarrean lan egiterakoan zehaztasuna handituko du.

Etzi martxan jarriko duten ekipamenduak 800.000 euroren inbertsioa eskatu du, eta, Eusko Jaurlaritzaren iragarpenen arabera, 2015. urtean 4.500 pertsona inguru pasatuko dira handik. Halaber, ekipamendu berriak orain artekoak baino denbora gehiago behar du probak egiteko.

Irakurtzen jarraitzeko berria.eus

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan