Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskara sustatzeko akordioa izenpetu dute kostaldeko ospitaleek eta EEPk

2015-01-08

Iturria: Berria.eus

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Kostaldeko Ospitaleek osasunean euskara bultzatzeko hitzarmen bat izenpetu dute. Bertzeak bertze, idatzizko dokumentu gehienak euskaratu eta euskaraz dakiten langileei euskaraz artatzeko baliabideak eman nahi dizkiete akordio horren bidez, gaixoei zerbitzu hobea emateko helburuarekin. «Erien eta bisitarien harrera hobetzeko asmoz, arreta berezia eginen zaio euskararen erabiltzeari gaixoekiko harremanetan, kontsideratzen delako integrazioa eta konfiantza lortzeko bektore garrantzitsua dela hizkuntza», adierazi dute Frantxua Maitia EEPko lehendakariak eta Michel Glanes Euskal Kostaldeko Ospitaleetako zuzendariak, elkarrekin izenpetutako adierazpenean.

Hiru urterako balioko du atzo Baionan aurkezturiko hitzarmenak, eta bi aldeek adierazi dutenez, betetzera engaiatuko dira. Hain zuzen, zehaztu dute adostutakoa egin ezean elkar sala dezaketela, eta afera Paueko Administrazio Auzitegira eraman. Dena den, hori ez gertatzea da helburua, eta euskarazko osasun sistemaranzko urratsak egiten hasiko dira, tartean Baionako eta Donibane Lohizuneko erietxeetan. Horretarako, bertzeak bertze, seinaleak euskaraz idatzi, webgunea euskaratu, prebentzio kanpainak euskaraz egin eta erietxeetako langileei euskara erabiltzeko laguntzak emanen dizkiete —prestakuntza indartuko dute, adibidez—. Jarraipen batzorde bat ere osatuko dute, urtean behin bederen bildu beharko dena, emandako pausoen balorazioa egiteko.

EEPk, berriz, diru laguntza progresibo bat emanen dio Euskal Kostaldeko Ospitaleei, neurriak har ditzaten: 3.000 euro lehen urtean, 2.000 bigarrenean eta 1.000 hirugarrenean; ospitaleak bere baitarik neurriak hartzen joatea da asmoa. Laguntza teknikoa ere emanen dio.

Langileak boluntario

Izenpeturikoa ez dute bakarrik egin nahi EEPk eta ospitaleek; horretarako, inkesta bat eginen dute langileen artean, euskara bultzatzeko gogoz daudenak aurkitzeko, boluntario izan daitezen. Materiala ere prest dute, lehen hitza euskaraz izatea errazteko: Nahi baduzu euskaraz dioten txapak eta mahaietarako txartelak.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan