Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasungintza eta euskara

2015-01-27

Iñigo Jaca medikuak Berria egunkarian argitaratutako iritzi-artikulua, euskaldunok Osakidetzaren aurrean erakutsi ohi dugun utzikeriaz hausnartuz:

Osasun arloa euskalduntzeko prozesuan ezin zaio erru guztia administrazioari egotzi, euskaldunon utzikeria ere hor baitago. Herriak ez du erreklamatzen eta ez du euskalduntze prozesua bultzatzen. Lagun batek idatzi zidan esanez Osakidetzak mediku bati, gaixoen historian euskaraz erregistroa egiteko, erabiltzaileari baimena eta sinadura jasotzeko eskatzen ziola. Eta nire irudipena da, alde batetik, Osakidetzak baduela Europako arauak betetzeko beharra, eta, bestetik, euskaldunek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legeak ematen duen eskubide subjektiboa erreklama dezaketela. Niri ez zait asko axola Osakidetzak erabiltzaileei baimena eta sinadura eskatzen dien ala ez. Gure herria gure hizkuntzarekiko konpromisorik gabeko jendearena iruditzen zait dela. 2014an, Osakidetzako euskararen erabilerari buruz, 20 kexa bakarrik jaso omen dira. Ateratzen dudan ondorioa? Gure herriko jendeak ez du behar duen kemena gure hizkuntza bizitzaren arlo guztietan mantentzeko.

Euskal Herria jende asimilatuz edo kolonizatuz betea dagoela garbi dago. Adibidez D eredura joaten diren ikasleek, eskolatik ateratzen direnean, kasu askotan ez dute euskara erabiltzen, ezta medikuen aurrean daudenean ere. «Nahiago dut 100.000 pertsona izatea beren eskubidea betearazten dutenak, euskararekiko konpromisodunak, 400.000 pertsona ahul izatea baino», zioen lagunak. Kontzienteen eta asimilatuen artean muga bat jartzen ez badugu, gure hizkuntza desagertu egingo da edo ghetto batean segituko du. Eta muga hori lortzen da bakoitzaren konpromisoarekin, osasunaren arloan mediku euskalduna eskatuz, eta, behar bada, baimena eta sinadura emanez, historia klinikoa euskaraz izan dezan. Administrazioak erru handia du, baina erabiltzaileek ere egundokoa, beren hizkuntzaren erabilera defendatzen ez dutelako. Nori berea da zuzenbidea.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan