Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

EAE-N, MENOPAUSIA OSTEKO OSTEOPOROSIARI BURUZKO ADOSTASUNA- 2015eko urtarrila

2015-02-11

Osakidetzak Osteoporosiari buruzko lan agiria zabaldu du “EAE-N, MENOPAUSIA OSTEKO OSTEOPOROSIARI BURUZKO ADOSTASUNA” izenburupean. Taldean parte hartu dute patologia horretan inplikatuen dauden zientzi elkarteetako hainbat kidek (erreumatologia, familiako medikuntza, traumatologia, ginekologia, barne-medikuntza, ospitaleko farmazia eta lehen mailako arretako farmazia), Osasun Saileko eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko farmazialari batzuk.

Osasun-arazo honi dagozkion alderdi asko zalantzazkoak baitira (diagnostikoa, tratamendua, tratamenduaren iraupena … ), espero dugu agiri honek lagundu egingo diela osasun-arloko profesionalei, batetik, patologia hau zuzentzen, eta, bestetik, arazoari heltzeko moduen ugaritasuna gutxitzen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan