Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pazienteen hizkuntza aukeraren bidez euskara bultzatzeko proposamena

2015-02-12

OEEkide agurgarria,

Seguruenik dagoeneko konturatuko zinenez, pazienteen hizkuntza aukera ikusgarri dago gure eguneroko lanean darabiltzagun aplikazio informatikoetan. Hau aurrerapauso garrantzitsua da, pazientearen hizkuntza aukera denontzat ikusgarri egitean, gure lana eta pazientearen gogobetetasuna hobetzea errazten duelako.

Ekimen hau II. Osakidetzako Euskara Planaren, 2.3. puntuan jaso zen eta abian jarri da. Euskararen erabilerarako oso lagungarria izan daitekeenez, OEEk ondorengo proposamena egin nahi dizue:

1) OEEko kide guztiok, mediku, erizain, administrari eta teknikariok, gure pazienteei euren lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa ikusgarri dagoela esan behar diegu eta euskara lehenesteko aukera daukatela, bestela gazteleraz izango dutela, eremu hau sortzean, pazienteei gazteleraz lehenetsita utzi zaielako. Aukera hau eskainita, Legea eta gure jarduera arautzen duen kode deontologikoa errespetatuko dugu. Pazienteak euskara aukeratuko balu, horren erregistroa guri dagokigu egitea eta, horrenbestez, OEEk erakundeko bazkide guztiei aukera hori erregistratzeko gonbitea luzatzen dizue.

2) Bestetik, gauden zerbitzu edo unitate guztietako zuzendaritzari pazienteen lehentasunezko erregistroa bultzatzeko kanpaina abiarazteko proposamena egin ahal diegu, paziente euskaldunek behar bezala informatuta egon daitezen eta haien hizkuntza aukera ondo jasota egon dadin.

2015.02.12

OEE - Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan