Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Emozioak kudeatzen ikasi behar da urteekin"

2015-02-20

Maria Jose Garcia Etxaniz. Erizaina

Iturria: Bizkaiko hitza

"Erizaintzak interesa pizten du" eta ikasle askok ikasketa horiek hautatzen ditu. Egun, Bizkaiko Erizainen Elkargoan 7.000 elkargokide baino gehiago daude, eta Hego Euskal Herrian biztanle bakoitzeko dagoen erizain kopurua oso handia da: 1.540 erizan daude 100.000 biztanleko. Hala ere, erizain denek ez dute lanpostua "berehala" topatzen, nahiz eta duela hamarkada batzuk lan merkatuaren egoera bestelakoa zen. Maria Jose Garcia Etxanizek (Portugalete, 1955) ikasketak amaitu zituenean, 1976an, "oso profesional gutxi zegoen, eta erizainen zain zeuden". Titulua lortu aurretik, bazekien lanpostua zain zuela ospitaleetan eta osasun zentroetan. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Barakaldoko San Eloyn eta Galdakaoko erietxean aritu da. Egun, Barakaldoko oftamologia unitatean dihardu, eta Bizkaiko Erizainen Elkargoko presidente ere bada, era berean.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan