Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Manifestazio deialdia

2015-02-24

Mezu bat errepikatzen ari zaigu behin eta berriro: Ez zarete nor, ez zarete askeak, euskaraz bizitzeko neurriak hartzeko!!! Azken asteotan behin eta berriro, eta are indar handiagorekin, ari zaigu hori gogorarazten: Estatuetako ordezkariek Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izendatu izana epaitegietara eramanez, UEMAko hainbat udali aktak euskaraz idazteagatik helegiteak jarriz, Ipar Euskal Herriko ikastolei elkartasunezko diru-laguntzak baliogabetuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako euskara dekretuak auzitegietara eramanez. Estatuetako ordezkariek ez ezik, Nafarroako Gobernuak ere bide bertsuari ekin dio, besteak beste, Baztango Udalak onartutako euskara planari helegitea tarteratuz.

Euskaraz bizitzeko nahiari erantzuteko hartzen diren erabakien zein neurrien kontrako erasoaldi gero eta bortitzagoa pairatzen ari gara, hain zuzen ere, gure nahia, gure etorkizuna, haien esku dagoela gogorarazi nahi digute, oztopoen zein ukazioaren bidez, edota euskarari berari balioa kenduz.

Halere, egoera hori irauli egin behar da. Honez gero, hainbat udalek oztopoei aurre egin eta haien jardunari eusteko determinazioa erakutsi dute. Determinazio hori txalotu eta babestu behar dugu, euskaraz bizi nahi duten herritarrak alboan behar dituzte, eta urratsa eman ez dutenei ere dei egin behar diegu gure nahia errealitate bihurtzeko urrats berriak eman ditzaten.

Norbanako, eragile, erakunde, instituzio guztien determinazioa da oztopo hauei guztiei aurre egiteko dugun bide eraginkorrena. Guztiok batera lortu egingo dugu. Ez dago gure arteko batasunaren indarra geldituko duen ezer. Bada garaia urratsa emateko: Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan