Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

UPV/EHUko bi lizentziatu MIReko bigarren eta seigarren postuetan

2015-03-10

Gillen Oarbeaskoa eta Eñaut Aguirre bigarren eta seigarren geratu dira, hurrenez hurren

iturria: EHU

UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gillen Oarbeaskoa Royuela eta Eñaut Aguirre Iturrioz MIR hautaketa probetan bigarren eta seigarren geratu dira. Pasa den urtarrilean egin zen azterketara 12.199 hautagai aurkeztu ziren, mediku prestakuntza espezializatuan aritzeko eskaintzen ziren 6.102 plazetako bat lortzeko asmoz. Probak aukera anitzeko 225 galdera zeuzkan, gehi erretserbako 10 galdera. Ariketa 5 ordukoa izan zen. Azkeneko balorazioa egiteko espediente akademikoa ere hartzen da kontuan.

Gillen Oarbeaskoak 191,33 puntu lortu zituen azterketan, gehi baremo akademikoaren 3,60 puntu. Guztizko horrekin bigarren postua lortu du MIRen zerrendan. Gillen Oarbeaskoak (Durango, 1990) Hematologia eta Hemoterapia espezialitatea egin nahi du Madrilgo ospitale batean. "Hematologia jakintza alor zabala da, arlo klinikoan, laborategian eta ikerketan lan egiteko aukerak ematen dituena", azaldu du. Oarbeaskoa pasa den ekainean hasi zen azterketa prestatzen. Hilabeteotan "gehien kostatu zaidana ikastetik eta ezagutzak barneratzetik azterketa gainditzeko prestatzera pasatzea izan da", gehitu du.

Bestalde, Eñaut Aguirrek (Ordizia, 1990), MIRen seigarren geratu denak, 187,66 puntu eta lortu ditu azterketan, eta 3,66 baremo akademikoan. Aguirrek Estatu Batuetan hartu du atsedenaldia matxoaren 20arte eta momentuz ez dauka argi zein espezialitate aukeratuko duen. "Buruan badabilzkit 3-4 aukera, baina Estatu Batuetatik itzuli eta ospitaleak eta zerbitzuak bisitatu arte ez dut erabakirik hartuko horren inguruan. Printzipioz Euskal Herrian geratzeko asmoa dut", adierazi du Eñaut Aguirrek. MIR azterketa prestatzean, ikasketa epearen luzera azpimarratzen du medikuak. "Kosta egiten da 4 edo 5 hilabeteren ondoren egunero jaikitzen jarraitzea, beste egun batez gauza berbera egiteko. Konstantzia hori mantentzea izaten da zailean", beraren ustez.

Bai Oarbeaskoak bai Aguirrek euskarazko atalean ikasi dute Medikuntza. Gillen Oarbeaskoak Gurutzetako Unibertsitateko Ospitaleko Gurutzetako Irakasgunean egin zuen bigarren zikoa, eta Eñaut Aguirrek, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Donostiako Irakasgunean.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan