Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pazientearen hizkuntza-aukera jasotzea ahalbidetzen dute jadanik Osabide-AP. E-Osabide eta osabide Globak aplikazioen azken bertsioek

2015-03-31

Iturria: Osatuberri20

Osakidetzako 2. Euskara Planak ezarri zuenez, Lehen Mailako Arretako zerbitzu-erakundeei dagokie paziente berriei galdetzea zein hizkuntza lehenesten duten ahozko harremanetarako, eta erantzuna datuen fitxan jasotzea, eurek hala nahi izanez gero. Planak epe bat aurreikusten zuen eginkizun hori gauzatu ahal izateko, eta behin hura igarota, Osabide-APren azken bertsiotik aurrera, Bai sano kanpainaren ikurraz bereizten dira ahozko harremanetarako euskara aukeratzen duten pazienteak. Horrenbestez, ikurra ikusgai egongo da pazientearen historiaren barruan, Lehen Mailako Arretako erroldan eta baita e-osabide eta Osabide Global aplikazioetan ere. Pazientearen hizkuntza-lehentasuna haren datu pertsonalen fitxan sar daitekeen edonork alda dezake (administrari, erizain, mediku…), eta, laster, pazienteak berak ere aldatu ahal izango du osasun-karpetan sartuta.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan