Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Farmazia-hiztegi berria sarean

2015-06-16

·        Farmazialari Euskaldunen Elkartearentzat prestatu du UZEIk.

·        3.600 sarreratik gora biltzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.

Donostian, 2015eko ekainaren 16an

 

Farmazialariek beren eguneroko zereginetarako behar duten oinarrizko terminologia biltzen duen hiztegi berria aurkeztu du FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak.

Hau ez da FEUSEk argitaratzen duen lehen hiztegia. Duela urte batzuk argitaratu zuen Farmazialari Euskaldunen Elkarteak UZEIk prestatutako Farmazia Hiztegia.

3.642 sarrera, euskaraz eta gaztelaniaz

Orain, hiztegi haren bertsio eguneratua eta osatua jarri du sarean, corpus berri batean oinarrituta UZEIk prestatu duena, hain zuzen ere. Guztira, euskarazko eta gaztelaniazko 3.642 sarrera biltzen ditu hiztegi berriak, eta 16 atal nagusitan sailkatuak daude sarrera horiek.

Hiztegia edonoren eskura dago Farmazialari Euskaldunen Elkartearen webgunean: feuse.info. Kontsulta-aplikazioan bilatu nahi den sarrera idatzi ahala, proposamenen zerrenda agertzen zaio azpian erabiltzaileari, lagungarri modura. Aipatutako atal edo sail horien arabera findutako bilaketa ere egin daiteke FEUSEren webguneko hiztegian.

Hiru corpusetan oinarritutako lana

Hiru corpus nagusi erabili dira iturri gisa hiztegi hau osatzeko: batetik, 2010ean UZEIk FEUSErentzat egindako Farmazia Hiztegia; bestetik, EHUko Farmazia Fakultatean euskaraz irakasten diren irakasgaietako materiala; eta, azkenik, ospitalez kanpoko jarduera farmazeutikoan erabiltzen diren arau eta inprimaki nagusien bilduma.

Euskal Herriko Farmazialarien Kontseilua, EHUren Farmazia Fakultatea, Cinfa, DFG eta Nafarco kooperatiba ere partaide izan ditu FEUSEk hiztegi berria plazaratzeko.

 

Argibide gehiago:

Jabier Agirre

UZEIko Terminologia Saila

jagirre@uzei.com

+34 943 47 33 77

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan