Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Medikuntzako karreran euskarazko apunteak biltzeko plataforma

2015-09-23

Medikuntza Asanbladatik informazio interesgarri hau jaso dugu:

"Jada urtebete da medikuntzako ikasleok EUTSI plana abian jarri genuenetik gradua osorik euskaraz ikasi ahal izateko. Aurretik, bide luzea eta malkartsua geneukala genekien arren, urte honetan urrats garrantzitsuak eman ditugu.

Kurtsoan zehar euskararen normalizazioaren aldeko ekimen ugari egin ditugu:manifestazioak, jardunaldiak, bilerak, hitzaldiak eta baita bi eguneko itxialdia ere. Halere, dudarik gabe, gradu amaierako ekitaldian emandako diskurtsoarekin lortu dugu oihartzunik handiena.

Presio guzti honi esker, organo ezberdinak aktibatzea lortu da, besteak beste, euskara arloko errektoreordetza. Horrela, medikuntzako gradua euskaraz osorik ikastetik oso urrun gauden arren, euskaraz jasotzen ditugun ordu kopurua handitzea lortu dugu. Hala, fakultatetik argitaraturiko aurreikuspenen arabera, aurten Basurtun %68 eskainiko da euskaraz, Gurutzetan %53a eta Donostian %73,5a.

Baina esan bezala, oraindik urrun gaude behar lukeen %100etik, eta Gasteizen (Txagorritxun) esaterako ez da kreditu bat bera ere euskaraz eskaintzen. Askotan, irakasle elebidunen eskasia baino, irakasle horiek klaseak euskaraz emateko gainditu beharreko oztopoak dira arazoaren jatorria. Oztopo horien artean euskarazko material falta aipatu behar da, hau da, euskarazko apunte eta baliabideen falta.

Ildo horretatik, ikasleok euskararen normalizazio horretan beste behin ere esku hartuz, plataforma digital bat eratzea erabaki dugu, zenbait urtetan asignatura guztietan bildutako materiala jasotzen duena. Era horretan,ikasleek zein irakasleek eskuragarri izango dute eta bide batez medikuntzako jakintzaren elitizazioarekin hautsiko dugu, tresna hori herritarren esku jarriz. Apunteak eskuratzeko nahikoa da email bat bidaltzea hurrengo helbidera: eutsiapunteak@gmail.com. Edozein ekarpen berri ere aipatutako helbidean egin daiteke.

Oraindik pausu ugari daude emateke, baina guk norabide berean lanean jarraituko dugu, medikuntzako gradua guztiz euskalduntzea lortzen den arte. Izan ere, horrela baino ez baita lortuko osasungintza sistema euskalduna."

 

Utzi zure iruzkina

2019-11-16 00:43

ignarete@Outlook.com Plataforman sartu nahi dut

2016-03-23 08:43

Plataforman sartu nahi dut.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan