Berriak
Unibertsitatearen eta Euskararen arteko erlazioaz
2015-10-02
Urriaren 8an Unibertsitatearen eta Euskararen arteko erlazioaz bilduko dira debate bat burutzeko EHUko Donostiako Santamaria Aretoan. Debate honetan esku hartze zentrala izanen dute 8 gonbidatuk, mahai inguru moduko debatean ariko direnak, baina horrekin batera beste publiko geruza osatu nahi dugu, hauek ere bai esku hartu eta zeregin aktiboa izan dezaten.
Eztabaidarako galderak:
- Hiztun aktiboak garatzeko eragile izan behar al du Unibertsitateak?
- Zer suposatu du unibertsitateak zure euskaltzaletasunari / aktibotasunari dagokionez?
- Geroari begira, zer? Nola eragin aktibotasuna?
Mahai ingururako gonbidatuen zerrenda :
- Jon Zarate (EHUko errektoreordea)
- Maite Zelaia (EHUko errektoreordea)
- Estitxu Garai (EHUko irakaslea)
- Oihana Barrenetxea (EHU, Medikuntzako 4. mailako ikaslea)
- Oihana García (Elhuyar enpresa)
- Gilen Santiso (Doimak enpresa)
- Aitor Montes (Osakidetza)
- ***Zehazteke*** (CAF enpresa)
Egitura
16:00 Irekiera eta aurkezpenak
16:20 Txostenaren aurkezpena (Iñaki Martínez de Luna.)
16:35 Mahai ingurua (7/8 hizlari + Iñaki Marko, dinamizatzailea)
Parte hartzeko
Utzi zure iruzkina